Zuzeneko Zenbatespena. Etekin garbiaren kalkulua: Sarrerak , gastuak, amortizazioa, etab

ZUZENEKO ZENBATESPEN ARRUNTA: Etekin garbiaren kalkulua

Zuzeneko ohiko motaren bidez, jardueren etekin garbia kalkulatzeko urtean zehar lortutako sarreren (ez dira jardueraren sarrerak kontu korronteetako interesak, eperako ezarpenak, dibidenduak, akzioak, inbertsio funtsak...) eta horiek lortzeko egindako gastuen arteko aldea kalkulatzen da, Sozietateen gaineko Zergan ezarritako arauen arabera.

Etekin garbia = Sarrerak – Gastuak ± Ondare aldaketak

Kalkulatzeko, sarreren eta gastuen norbere aitorpenetik abiatzen da, kontabilitateko liburu eta agirietan eta nahitaezko erregistro agirietan oinarrituta. Gainera, indarrean dagoen araudia kontuan hartuz auradian arau bereziak izan behar dira kontuan:

ZUZENEKO ZENBATESPEN ERRAZTUA: Etekin garbiaren kalkulua

Etekin garbia zuzeneko zenbatespen-era erraztuaren bidez kalkulatzeko, amortizazio, hornidura eta zuritzen zailak diren gastu gisahonela egingo da:

  • Sarrerak eta gastuak sailkatu eta zenbatuko dira, hornidurak, amortizazioak eta jarduerari lotutako ondare-elementuen ziozko irabaziak eta galerak izan ezik, Sozietateen eta PFEZaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauari eta.
  • Aurreko letran aipatutako diru-sarreren eta gastuen arteko aldea kalkulatuko da, eta ateratzen den zenbatekoa, amortizazio, hornidura eta justifikazio zaileko gastu gisa,
    • 2025eko ekitalditik aurrera :
      • % 20, aurreko ekitaldiko aldea35.000 €-tik gorakoa ez bada.
      • % 15ean, aurreko ekitaldiko aldea35.000tik gorakoa eta 85.000 eurotik gorakoa ez bada.
      • % 10, aurreko ekitaldiko aldea 85.000 €-tik gorakoa bada
    • 2022, 2023 eta 2024 zergaldietarako, % 15 zen.
  • Emaitzari irabaziak gehitzen zaizkio edo jarduerari lotutako ondare-elementuen galerak kentzen zaizkio, PFEZari buruzko Foru Arauan xedatutakoaren arabera.

 


Itzuli