Jarduerari atxikitako ondare elementuak

Honako hauek joko dira jarduera ekonomiko bati atxikitako ondare elementutzat:

  1. Zergadunak jarduera garatzeko erabiltzen dituen ondasun higiezinak.
  2. Jarduerako langileen zerbitzu ekonomiko eta soziokulturaletara bideratutako ondasunak. Aldiz, aisialdi eta olgetarako ondasunak edo, oro har, jarduera ekonomikoaren titularrak erabilera pribaturako erabiltzen dituenak ez dira jarduerari atxikitzat joko.
  3. Etekinak lortzeko beharrezko diren bestelako ondare elementuak. Entitate baten fondo propioetan parte hartzea eta kapitalak hirugarrenei lagatzea adierazten duten aktiboak ez dira inoiz jarduera ekonomikoari atxikitako elementuak.

Jarduera ekonomikoaren xederako zati baten bakarrik erabiltzen diren ondare-elementuak direnean, lotura harako jardueran benetan erabiltzen den zatiari mugatzen zaiola ulertzen da.

Erregelamendu bidez zehaztu ahal izango da zein kasutan jo ahal izango diren ondare-elementu jakin batzuk jarduera ekonomiko bati atxikitzat, nahiz eta behar pribatuetarako erabili osagarriro eta modu guztiz garrantzigabe batean.

Ondare elementuak jarduerari atxikitzat joko dira titularitatea bi ezkontideek edo izatezko bikoteko bide kideek duten kontuan hartu gabe.

Arautegi aplikagarria egun honetatik 2014/01/01

26. artikulua.Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Araua, PFEZari buruzkoa (552 KB).

Arautegi aplikagarria egun honetara 2013/12/31

26. artikulua.Abenduaren 29ko 6/2006 Foru Araua, PFEZari buruzkoa (520 KB).


Itzuli