Ekonomi Jarduerak. Motak

Jarduera ekonomikoen etekin osotzat honako hauek hartzen dira: lan pertsonaletik eta kapitaletik, bietatik aldi berean edo horietako batetik bakarrik, eratorriak izanik, zergadunak produkzio bideak eta giza baliabideak, edo bietako bat bakarrik, bere kontura antolatzea dakartenak ondasun eta zerbitzuen produkzio edo banaketan esku hartzeko.

Bereziki, halakotzat jotzen dira erauzketa jardueren etekinak eta fabrikazio, merkataritza edo zerbitzu prestazioenak, artisautza, nekazaritza, basogintza, abeltzaintza, arrantza, eraikuntza, meatzaritza eta jarduera profesionalak barne.

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergari buruzko tarifen bigarren eta hirugarren sekzioetan sailkatzen direnak baino ez dira joko jarduera profesionaltzat.

2013/12/31ra arte indarrean dagoen araudiaren arabaera: Ondasun higiezinak alokatzea edo saldu/erostea jarduera ekonomikotzat hartuko dira bakar-bakarrik honako zirkunstantziak betetzen direnean:

  1. Jarduera garatzeko, gutxienez lokal bat izatea eta lokal horrek jarduera hori kudeatzeko bakarrik erabiltzea.
  2. Jarduera burutzeko, gutxienez langile bat aritzea lan kontratu batekin eta lanaldi osoan.
  3. 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera, arauak baldintza bakarra ezartzen du higiezinen errentamendua edo salerosketa jarduera ekonomikotzat jotzeko: pertsona bat (zenbait ahaide izan ezik) kontratatzea jarduera horretarako, lanaldi osoarekin.

Abenduaren 5eko 13/2013 FORU ARAUA, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzkoa (562 KB)


Itzuli