Bizkaian egoitza fiskala duen pertsona bat lurralde honetatik lekualdatzen denean, zalantzak sortzen dira beraren zerga betebeharretan izan daitezkeen aldaketak direla eta.
Egoitza fiskala da zerga bati loturik egotea edo ez egotea dakarrena herrialde batean edo bestean, eta, beraz, egoitza hori zehaztu beharra dago. Egoitzaren zehaztapena PFEZri buruzko Foru Arauaren 3 eta 4. artikuluetan ezarrita dago.
Pertsona bat bakar-bakarrik izan daiteke herrialde bateko egoiliar fiskala urte natural bakoitzean. PFEZren zergaldia urte naturalekoa da. Pertsona bat egoiliarra izango da urte natural osoan, egoitza aldaketak zergaldia eteten ez duelako.
Egoitza fiskala beste herrialde batean duela egiaztatzeko, urtean 183 egun baino gehiago bertan egoteaz gain, beste egiaztagiri batzuen artean, herrialde horretako zerga-agintariek emandako egoitza fiskalaren ziurtagiria aurkeztu ahal izango da.
Aurrekoan oinarri hartuz, honakoa adierazi behar da: