Ekonomi jarduerak sustatzeko kenkariak

Enpresako partaidetzak

Zergadunek lan egiten duten enpresen akzioak edo haren sozietate taldeko beste enpresenak edo enpresa horietako partaidetzak erosteko edo harpidetzeko eskudirutan ordaindutako kopuruen %10eko kenkaria aplika dezakete: Kenkari honek muga dauka: 1.200 € urtean (muga 6.000 eurotara igotzen da urtean, dirutan ordaindutako kopuruengatik, baldin eta funts horiek euskal administrazio publikoek eratutako funtsen maileguetatik badatoz)

Betekizunak:

  • Baloreak ezin dira negoziatu.
  • Erakundea mikroempresa edo ETEa izan behar da.
  • Erosketa edo harpidetza langile guztiei egindako eskaintza baten ondorioz gertatu behar da, denek baldintza eurak dituztela.
  • Langile bakoitzak, ezkontidearekin eta familiakoekin batera, ezin du eduki %5etik gorako partaidetzarik.
  • Baloreak gutxienez 5 urtez egon behar dira zergadunaren ondarean.

89 artikulua, abenduaren 5eko 13/2013 Foru-Araua , PFEZ.


Itzuli