Kenkaria ezintasunagatik

Ondoko kenkari hauek aplika ditzakezu, urritasunaren edo mendekotasunaren graduaren arabera:

  • Zergadunaren gaigabezia edo ezkontide edo izatezko bikotekidearen gaigabezia.
  • Familiar baten ezintasuna: Zergadunaren ondorengo edo aurreko bakoitzeko, laugarren gradurainoko (berau barne) albo-ahaide bakoitzeko edo tutoretza edo harrera dela bide beraren kargura dagoen pertsona bakoitzeko, baldin eta:
    • Urritasuna badauka.
    • Zergadunarekin bizi badago.
    • Beraren urteko errentak (salbuetsiak zenbatu gabe) lanbide arteko gutxieneko soldata baino gehiago ez badira.
    • Adina ez da kontuan hartuko.
  • 65 urteko edo horik gorako pertsona bakoitzeko, baldin eta:
    • Urritasuna badauka.
    • Zergadunarekin bizi bada.
    • Beraren urteko errentak (salbuetsiak zenbatu gabe) lanbide arteko gutxieneko soldata baino gehiago ez badira.

Kenkari haren zenbatekoa zehazteko, kontuan hartuko da mendetasunaren edo desgaitasunaren gradua zein den eta ezinduak hirugarren baten laguntza behar ote duen

82 artikulua abenduaren 05ko 13/2013 Foru-Araua, PFEZ (552 KB)


Itzuli