Mantenurako urtekoak

Epaile baten erabakiak aginduta seme-alaben mantenurako urteko kopuruak ordaintzen badira, kopuru horien %15eko kenkaria aplika daiteke, muga hauek gainditu Gabe:

2022 ekitalderako mugak honako hauek dira:

  • Lehenengo semeagatik/alabagatik: 191,40€.
  • Bigarrenagatik: 237,00€.
  • Hirugarrenagatik: 399,60€.
  • Laugarrenagatik: 472,20€.
  • Bosgarrenagatik eta hortik gorako bakoitzagatik: 616,80€.

2020 eta 2021 ekitaldeetarako mugak honako hauek ziren:

  • Lehenengo semeagatik/alabagatik: 180,90€.
  • Bigarrenagatik: 224,10€.
  • Hirugarrenagatik: 378,30€.
  • Laugarrenagatik: 447,00€.
  • Bosgarrenagatik eta hortik gorako bakoitzagatik: 583,80€.

80 artikulua abenduaren 5ko 13/2013 Foru-Araua, PFEZ (552 KB).


Itzuli