PFEZren arabera, zergadunek ez dute aitorpena egin beharrik, lortu dituzten errentak honakoak iturri hauetatik bakarrik jasotakoak direnean:
- Lan etekin gordinak:
- 2020tik aurrerako zergaldiak
- Urteko 14.000 eurora bitarte, (Salbu eta 47/2014 Foru Dekretuaren 73ter.1 h) artikulua)
- 14.000,01 eurotik 20.000 euroraino, ondorengo paragrafoan jasotako kasuetako batean sartuta daudenean izanezik.
- Ordaintzaile batengandik baino gehiagorengandik jasotzen dituztenean salbu baldin eta bigarren ordaintzaileengandik eta gainerako ordaintzaileengadik zenbatekoen baturak, ez badu urteko 2.000 euroko zenbatekoa gainditzen.
- Lan kontratu bat baino gehiago sinatu dutenean, ekitaldiaren barruan edo indarrean zegoen kontratua luzatuta.
- Pentsio konpentsagarriak edo zergari lotutako urteko mantenuak jasotzen dituztenean.
- Arauz jasotako kasuetako batean sartuta daudenean. (73.ter artikulua) (97 KB).
- 2020tik aurretik zergaldietarako ondorioekin
- Urteko 12.000 eurora bitarte (Erregelamenduan xedatutakoa salbu (75.1.h artikulua) (97 KB)
- 12.000,01 eurotik 20.000 euroraino, ondorengo paragrafoan jasotako kasuetako batean sartuta daudenean izanezik.
- Ordaintzaile batengandik baino gehiagorengandik jasotzen dituztenean.
- Lan kontratu bat baino gehiago sinatu dutenean, ekitaldiaren barruan edo indarrean zegoen kontratua luzatuta.
- Pentsio konpentsagarriak edo zergari lotutako urteko mantenuak jasotzen dituztenean.
- Arauz jasotako kasuetako batean sartuta daudenean. (75 artikulua) (97 KB).
-
Kapitalaren etekin gordinak eta ondare irabaziak, kasu bietan, salbuetsitakoak barne, biak batuta urteko kopuru gordina 1.600 euro baino gehiago ez bada.
-
Araubidea: