Atzerrian egindako lanak

Egoitza BLHn duen pertsona, atzerrira lanean doana

Lehenengo eta behin, pertsona horrek egoitza Bizkaian duen ezarri behar da.

Egoitza fiskala da, hain zuzen, herrialde batean edo beste batean zergari loturik egotea edo ez egotea eragiten duena, eta horrenbestez, zehaztu egin behar da zein den egoitza hori.

Egoitza fiskala beste herrialde batean duela egiaztatzeko, urtean 183 egun baino gehiago bertan egoteaz gain, beste egiaztagiri batzuen artean, herrialde horretako zerga-agintariek emandako egoitza fiskalaren ziurtagiria aurkeztu ahal izango da.

Bi herrialdeetako egoiliar fiskaltzat hartuz gero, egoiliar gisako zergak zein estatutan ordaindu behar dituen ezarri behar litzateke, betiere nazioarteko itunetan eta hitzarmenetan ezarririk dagoenarekin bat etorriz.

Egoitza Bizkaian duten langileak, atzerrian lan zehatz batzuk egiten dituztenak: aplika daitezkeen gutxipenak edo salbuespenak.

Baldin eta atzerriko egonaldia 9 hilabetetik beherakoa bada, beharkizun jakin batzuk betez gero, PFEZri buruzko Foru Arauaren 9.17. artikuluan jasotzen den salbuespenari heltzeko aukera dago.

Baldin eta atzerriko egonaldia 9 hilabetetik gorakoa bada, beharkizun jakin batzuk betez gero, edo PFEZri buruzko Foru Arauaren 9.17. artikuluan jasotzen den salbuespenari heltzeko aukera dago, edo bestela, PFEZren erreglamentuaren 13.A.3b artikuluan jasotzen diren gaindikinen Araubideari heltzeko aukera. Autolikidazioa aurkezten duenean salbuespena edo gaindikinen araubidea aplikatzea nahi duen argitu behar du. Zergaldi baterako egiten den hautapena Zergaren aitorpena nork bere borondatez aurkezteko epealdian aldatu ahal izango da, edo bestela Zerga Administrazioak behin-behineko likidazioa egin arte, lehenago gertatzen bada

Arautegia indarrean

Itzuli