Etxebizitzaren kontuaren betekizunak

Kreditu-erakundeetan beste edozein ezarpen motatatik bereizitako kontuetan gordailatzen diren kopuruak ohiko etxebizitzaren eskuraketarekin parekatuko dira kasu honetan: kenkarirako eskubidea sortzen duten kopurua zergadunaren ohiko etxebizitza erosteko erabiltzen bada sei (*)urte pasatu baino lehen.

Zergadun bakoit  etxebizitza-kontu bat bakarrik eduki dezake.

Etxebizitza-kontuak bereizita identifikatu behar dira Zergaren autolikidazioan; gutxienez datu hauek adierazi behar dira:

  • Kontua dagoen erakundea.
  • Kontuaren zenbakia.
  • Kontua ireki den eguna.
  • Ekitaldian zenbatean gehitu den kontuaren saldoa.

(*) Epea 2020ko urtarrilaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra bitartean mugaeguneratzen bada, ohiko etxebizitza erosteko gordailatutako kopuruak erabiltzeko epea zazpi urte izango da.


Itzuli