Egoiliarrak, ez-egoilirrak, lekualdatuak. Problematika fiskala

Bizkaian egoitza fiskala duen pertsona bat lurralde honetatik lekualdatzen denean, zalantzak sortzen dira beraren zerga betebeharretan izan daitezkeen aldaketak direla eta.

Egoitza fiskala da zerga bati loturik egotea edo ez egotea dakarrena herrialde batean edo bestean, eta, beraz, egoitza hori zehaztu beharra dago. Egoitzaren zehaztapena PFEZri buruzko Foru Arauaren 3 eta 4. artikuluetan ezarrita dago.

Pertsona bat bakar-bakarrik izan daiteke herrialde bateko egoiliar fiskala urte natural bakoitzean. PFEZren zergaldia urte naturalekoa da. Pertsona bat egoiliarra izango da urte natural osoan, egoitza aldaketak zergaldia eteten ez duelako.

Egoitza fiskala beste herrialde batean egiaztatzeko, herrialde horretako zerga arloko agintaritzek emandako ziurtagiria aurkeztu beharra dago eta Espainiako lurraldetik kanpo egon behar da urtean 183 egunetik gora. Lekualdatutako herrialdearen egoitza fiskalaren ziurtagiria eskuratu ezean, nahiz eta urte natural bakoitzean 183 egunetik gora Espainiako lurraldetik kanpo egon, PFEZri loturik jarraitu behar izango da Bizkaiko egoiliar gisara, eta bertan errenta mundialaren arabera ordainduko dira zergak, betiere Espainiaren eta errentaren jatorrizko herrialdearen artean nazioarteko zergaldi bikoitza saihesteko izenpetutako hitzarmenak ezarritakoari kalterik egin gabe. Esan nahi baita, atzerriko egoitza fiskala egiaztatzen ez bada jomugako herrialdeko agintari fiskalek emandako ziurtagiriaren bitartez, Espainiatik kanpoko egonaldia behin-behineko edo aldi baterako absentziatzat hartuko da egunak zenbatzeko orduan eta lurralde nazionalean jarraituko balitz bezala jardungo da.

Aurrekoan oinarri hartuz, honakoa adierazi behar da:

  • Bizkaian egoiliar fiskala izanez gero, Bizkaian ordainduko da PFEZ.
  • Bizkaian egoiliar fiskala ez bada baina Bizkaian errentak lortuz gero, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergaduna izateaz gainera, zerga horren arautegiaren arabera ordainduko dira beharrezko zergak.

Itzuli