saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa

Eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua (140 eredua)

Eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua

Pertsona fisikoek, errentak esleitzeko araubidean dauden erakundeek eta testamentu-ahalordea erabiltzearen zain dauden jarauntsiek jarduera ekonomikoren bat egiten badute, liburu bakarra (eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua deiturikoa) eduki eta gorde behar dute eta bertan behar bezala identifikatuko dituzte jarduera bakoitzeko eragiketak.

Eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua betetzeaz gainera, beren etekina kalkulatzeko zuzeneko zenbatespenaren metodoaren modalitate arrunta aplikatzen duten zergapekoek Merkataritza Kodean xedatutakoarekin bat etorriz arteztu behar dute kontabilitatea; betiere, gauzaturiko jarduera ekonomikoa merkataritzakoa bada.

Eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua arteztuz gero, betetzat joko da enpresaburuek, profesionalek eta Balio Erantsiaren gaineko Zergaren beste subjektu pasibo batzuek erregistro-liburuak aztertzeko duten betebeharra.

Laguntza-programa

Eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua baliabide informatikoen bidez eramango da.

  • 2021era arte (barne): laguntza-programa bat du BILA plataforman, 140 eredua sortzeko.
  • 2022an eta/edo 2023an:
    • Batuz sistemari borondatez atxikitzen bazaio, atxikitzen den egunetik aurrera, eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua (EEEL) eraman beharko dute Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.
    • Batuz sistemarekin bat egiten ez badu, erregistro-liburua eramango du eta 140 eredua aurkeztuko du BILA plataformaren bidez.
  • 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera (BATUZ sistema nahitaez indarrean jartzen den egunetik aurrera), jarduera ekonomikoak egiten dituzten pertsona fisikoek eta errentak eratxikitzeko araubidean dauden erakundeek, Sozietateen gaineko Zergaren zergadunek eta establezimendu iraunkorra duten Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunek eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua (EEEL) eraman beharko dute Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.
Epea

2021ko ekitaldiaren 140. eredua aurkezteko epea: Otsailaren 1etik 28ra

Esteka

Aplikatu beharreko araudia (389 KB)

BATUZen araudia