saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa

Famili unitatea eta beterako tributazioa

Familia unitateko kideak:

  1. Senar-emazteak edo inskribatutako izatezko bikoteak eta emantzipatu gabeko seme-alaba adingabekoak, eta adin nagusikoak ere bai, baldin eta luzaturiko edo birgaitutako guraso-ahalari lotuta badaude.
  2. Legez bananduta daudenak edo ezkondurik ez daudenak edo izatezko bikote moduan inskribatuta ez daudenak:
    • Gurasoen arteko akordioa egonez gero: gurasoetako bat eta adingabeko seme-alaba eta luzaturiko edo birgaitutako guraso-ahalari lotutako adin nagusiko seme-alaba guztiak (haiekin ez bizi arren).
    • Akordiorik egon ezean, epai bidez zaintza eta babespea dauzkan gurasoa eta seme-alabak.
  3. Guraso alarguna:

    Gurasoa eta emantzipatu gabeko seme-alaba adingabekoak, eta adin nagusikoak ere bai, baldin eta luzaturiko edo birgaitutako guraso-ahalari lotuta badaude.

Pertsona bat ezin daiteke egon bi familia unitatetan.

Familia unitateetako kideak urtero zehazten dira, abenduaren 31n. Baina, urtean zehar familia-unitateko kideren bat hiltzen bada, familia-unitateko gainerako kideak edo kideek baterako tributazioa aukeratu ahal izango dute, eta haien autolikidazioan sartuko dituzte hildakoaren errentak.

Zerga ordaintzeko bi modu daude Banaka edo Batera (Aitorpenak familia unitateko kide guztiak hartu behar ditu).

Ordaintzeko modua (banaka edo batera) urtero alda daiteke. Zerga ordaintzeko hautatzen den modua autolikidazioa aurkezteko epealdiko azken egunera arte alda daiteke, edo itzulketa jasotzeko epealdiko azken egunera arte, bestea baino lehen bada. Zergadunek ez badute autolikidaziorik aurkezten, banaka tributatuko dutela ulertuko da


Itzuli