saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa

Kalte-ordainak

Oro har , kapital moduan hrtzekotan, zerga oinarrian %60an integratzen dira, sorpen epea 2 urtetik gorakoa bada, eta %50ean, baldin eta sorpen epea 5 urtetik goragoa bada edo kalte-ordain horiek denboran aski modu irregularrean eskuratutako kalte-ordaintzat hartzen badira.

Kaleratze bidegabeak, enplegua erregulatzeko espedienteak eta herri administrazioen giza baliabideen plangintza estrategikoak direla-eta jasotako kalte-ordainak salbuetsita egongo dira langileen estatutuan nahitaez ezarritako kopuruan. Salbuespenaren mugaren gainetik kapital gisa jasoko diren kopuruak zerga oinarrian integratuko dira %60ean edo %50ean, sorpen epea bi urtetik edo bost urtetik gorakoa denean. Enplegua erregulatzeko espedienteei dagokienez, soberakin horiek errenta gisa jasotzen badira, %70ean integratuko dira lanbidearteko gutxieneko soldataren 2,5 biderreko mugarekin, eta gainerakoa %100ean.

2014/01/1etik

Aurrera indarrean dagoen araudia kontuan izanda kalte-ordain salbuetsia 180.000 euro izango da, gehienez eta etekinei %100tik beherako integrazio-portzentajeak aplikatuko bazaizkie ere, etekinon zenbatekoa ezin dira 300.000 euro baino handiagoa izan urtean. Zenbateko horretatik gorako soberakina %100ean integratuko da. %100 baino integrazio-portzentaje txikiagoa aplikatu behar zaien etekinak jasotzen badira, aurreko lerroaldean zehazten den 300.000 euroko muga zenbatzerakoan, lehenengo eta behin, integrazio-portzentaje txikienei dagozkien etekinak hartuko dira kontuan.


Itzuli