saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa

Bekak

Langileek beka gisa hartutako kopuruak edo senideek hartutakoak (baldin eta langileek euren zerbitzuek betetzen dituzten enpresetatik hartutakoak badira), kargapeko errentak dira eta ez daude salbuetsita.

Nolanahi ere den, bekak publikoak edo irabazasmorik gabeko erakundeek edo Banku-fundazioek (hauek 2016.01.01etik) ikasketak egiteko ematen badituzte Espainian edo atzerrian, hezkuntza sistemaren maila eta gradu guztietan (unibertsitateko hirugarren zikloraino, hau da, doktoretzaraino), salbuetsita egongo dira. Halaber, salbuetsita egongo dira funtzionarioei eta herri administrazioaren zerbitzupeko gainerako langileei ikerkuntza helburuekin ematen zaizkienak, bai eta unibertsitateetako irakasleei eta ikertzaileei ematen zaizkienak ere.

13/2013 Foru Arauaren 9.9 eta 18.g. artikuluak (561 KB).


Itzuli