saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa

Atzerakinak

Arau orokor gisa, zergadunari ezin egotz dakizkiokeen zirkunstantzia justifikatuengatik (adibidez diruzaintzako akatsak) lan etekinak eskatuak izan zirenetatik desberdinak diren zergaldi desberdinetan jasotzen badira, horiei ezarriko zaizkie, betiere, hala badagokio, likidazio aitorpen osagarri bat eginez, ezelako berandutze korritu edo errekargu barik.

Errenta bat osorik edo zatiz ordaindu ez denean hori jasotzeko eskubidea edo horren kopurua ebazpen judizialaren zain dagoelako, zenbatekoak egotziko zaizkio ebazpenak irmotasuna daukan zergaldiari eta zirkunstantzia horietan dauden zergadunei aplikatuko zaie, nahiz eta prozedura judizialaren zati izan ez.

Ekitaldi batzuei dagozkien lan etekinak izanez gero, zenbatekoak egotziko zaizkio ebazpenak irmotasuna daukan zergaldiari, %60an integratuz bi urtetik gorako epean sortu badira eta %50ean bost urtetik gorakoa epean sortu badira. 2014/01/01tik aurrera (%100tik beherako integrazio-portzentajeak) kasu hauetan, etekinon zenbatekoa ezin dira 300.000 euro baino handiagoa izan urtean. Zenbateko horretatik gorako soberakina %100ean integratuko da.

13/2013 Foru Arauaren 57.2. eta 19.2.a) artikuluak (552 KB).


Itzuli