saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa

12 hilabeteko epean bizi eta egon behar da etxebizitzan

Erosi  edo obrak bukatzen direnetik 12 hilabeteko epean bizi eta egon behar da etxebizitzan. Epe hau sei ilabetez luzatuko da, baldin eta epe hori 2020ko martxoaren 16tik 2021eko abenduaren 31ra bitartean amaitzen bada.

Aitzitik, halakotzat hartuko da etxebizitza baldin eta, epe hori igaro ez arren, ezkontidearen heriotza gertatzen bada edo etxebizitza nahitaez aldatzea eskatzen duten inguruabarrak gertatzen badira hala nola:

  • etxebizitza zergadunaren edo zergadunarekin bizi diren gurasoen, seme-alaben, ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen ezintasun mailari ez egokitzea edo zerga horren kuota osoan kenkaria aplikatzeko eskubidea sortzen duen pertsonaren baten ezintasunari ez egokitzea;
  • senar-emazteak banatzea edo izatezko bikotekidearen iraungitzea;
  • lanak eragindako leku-aldaketa; lehen lana edo beste lan bat lortzea;
  • epe horretan etxebizitza ordaintzea galarazten duten inguruabar ekonomikoak edo
  • antzeko beste batzuk.

Hala gertatuko da ere zergadunak karguagatik edo lanagatik duenean ohiko etxebizitza eta erositako etxebizitza erabiltzen ez duenean; hala denean, karguari edo lanari uzten zaion egunetik aurrera hasiko da zenbatzen lehen aipaturiko hamabi hilabeteko epea.

2014/01/01etik arautegi aplikagarria:

 


Itzuli