saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa

Zerga datuak

Zerga datuak ikusiko dira Apirilaren 15a Abenduaren 31 arte, zure zerga-datuak www.bizkaia.eus/errenta web orriko Zure zerga datuak kontsultatu estekan ikusi ahal izango dituzu.

Informazio hori ikusteko, errenta-pasahitza behar duzu, eta hura Foru Ogasunak bidali du zergadunen etxeetara. Baimena eman duten pertsonek honezkero izango dute pasahitza, jakinarazpen telematikoaren bidez (BizkaiBai) edo beren sakelako telefonoan edo helbide elektronikoan jaso dutelako.

Zergadunek ikusiko duten informazioa errenta aitorpenean sartu behar dituzten datuen osagarria da. Datuak aurretik ikusi ahal izateak zuzentzeko aukera emango du, baina hori horrela izanik ere, ez dira inolaz ere alde batera utziko PFEZaren araudiak zerga-betebeharrak betetzeko nahitaezkotzat jotzen dituen beste datu batzuk.


Itzuli