saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa

Errenta gakoa

Zertarako balio dute?

  • Nire datu fiskalak kontsultatzeko.
  • Bizkaibai txartela edo sinadura elektronikoa duen hirugarren batek nire errenta modu telematikoan aurkeztu ahal izateko.
  • Fintzantza-erakunde batek nire errenta aitorpena egin ahal izateko.
  • Errenta eta/edo Ondareko aitorpenak bidali ahal izateko.

Nori bidali zaio?

Iazko ekitaldian errenta aitorpena aurkeztu zuten zergadunei. Gakoak apirilaren 8ean bidaltzen hasiko gara.

Errenta gako berria Internet bidez eskatu dezakezu, www.bizkaia.eus/errenta web-orrialdean (2019ko errenta gakoa). Bestela 94 608 3000 telefono zenbakira deitu dezakezu, edo Foru Ogasuneko bulegoetara joan zaitezke (Bilboko bulegoak eta deszentralizatuak). Gako berria eskatzen duzun momentuan, aurrekoa baliogabetu egingo da; beraz, gako berria heldu arte itxaron beharko duzu zure datu fiskalak kontsultatzeko.

Datu fiskalak eta Errentaren Web Proposamenak:

Datuak Kontsultatu Datu fiskalak aplikazioan ikusi ahal izango dituzu, eta Errentaren web proposamenak web-orrialdean. Horretarako, errenta gakoa sartu beharko duzu.


Itzuli