saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa

Gauzazko ordainsariak

Ordainketak gauzatan egingo dira ondasunak, eskubideak edo zerbitzuak helburu partikularretarako erabiltzen, kontsumitzen edo eskuratzen direnean bai doan bai merkatuan ohikoa dena baino prezio txikiagoan, horiek ematen dituenarentzat benetako gastuak izan ez arren.

Besteak beste, gauzatan egindako ordainketak honakoak izango dira: langileen alde BGAEetan edo pentsio planetan egindako ordainketak edo ekarkinak, etxebizitzaren erabilera kargua dela-eta edo enplegatu publiko edo pribatua izateagatik, ibilgailuen erabilera edo ematea, diruaren legezko interesaren azpitiko tasarekin emandako maileguak, mantenuagatiko prestazioak, turismo bidaiak edo antzekoak, enpresak aseguru kontratuak direla-eta ordaindutako primak edo kuotak, langilearen edo senidea izateagatik hari lotutako pertsonen aldeko ikasketa gastuak ordaintzera zuzendutako kopuruak.

13/2013 Foru Arauren 17. eta 60. artikuluak (616 KB)

Ohiko galderak


Itzuli