saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa

Borondatezko Gizarte-aurreikuspeneko Sistemak: ezkontidearen alde egindako ekarpenak.

Zergadunek, horien ezkontide edo izatezko bikoteak zerga-oinarri orokorrean sartu beharreko errentak lortzen ez baditu edo urtean 8.000 euro baino gutxiagoan lortzen baditu, zerga-oinarri orokorrean ezkontide edo izatezko bikote hori bazkide, partaide, mutualista edo titularra den gizarte-aurreikuspeneko sistemetara egindako ekarpenak murriztu ahal izango dituzte; gehieneko muga urtean 2.400 eurokoa izango delarik.

2014/01/01etik aurrera eta 13/2013 PFEZaren FAren arabera, zerga-oinarrian ezin da murrizketarik egin gizarte-aurreikuspeneko sistemei egindako ekarpenak eta kontribuzioak direla eta, baldin eta bazkide, partaide, mutualista edo aseguratuak erretiro egoeran dauden zergaldiaren osteko lehenengo zergaldiaren hasieratik aurrera egiten badira, eta betiere murrizketa egiten den ekitaldian bazkide, partaide, mutualista edo titularra den ezkontidea edo izatezko bikotekidea ez badago erretiro egoeran.

Galderak
  • Nire ezkontideak 4.000 €-ko Zerga-oinarri Orokorra badauka, berak murriztu behar du bere izenean BGAE bati egindako ekarpenengatik?

    Ez, berak bere banakako aitorpenean murriztea edo bere ezkontideak berari murriztea (urtean 2.400 € arte) aukeratu ahal izango du.

  • Nire ezkontideak dibidenduengatiko 30.000 €-ko sarrerak bakarrik baditu eta BGAE bati bere izenean 10.000 € ekarri bazaizkio, nork murriztu dezake ekarpenengatik?

    2.400 € arte murriztu ditzake zergadunak, eta gainerakoa murrizteke geratuko da hurrengo 5 ekitaldietan murriztu ahal izateko (ezkontideak zerga-oinarri orrokorra ez dauka eta).

Loturak

Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. PFEZari buruzko 13/2013 Foru Arauaren 70 artikulua (616 KB)


Itzuli