saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa

Zatikako ordainketak

Enpresa, lanbide edo kirol jarduerak edo jarduera artistikoak egiten dituzten zergadunak aitortu eta, behar denean, sartu behar dute 130. eredua. Zergadunak autolikidazio bat bakarrik egin behar du egin dituen jarduera guztietarako.

Autolikidazioa aurkeztu behar ez dutenak:

  • Nekazaritza, abeltzaintza edo basogintzako jardueraren bat egiten duten zergadunak, baldin eta ordainketa zatikatuen urtearen azkenaurreko urtean ustiapenak sortutako sarreren %70i, gutxienez, diru-laguntza arruntak, kapital diru-laguntzak eta kalte-ordainak zenbatu gabe, atxikipena edo konturako sarrera aplikatu bazaie.
  • Lanbide jardueraren bat egiten duten zergadunak, baldin eta ordainketa zatikatuen urtearen azkenaurreko urtean jarduerak sortutako sarreren %70i, gutxienez, atxikipena edo konturako sarrera aplikatu bazaie.
  • Jarduerari ekin zaion ekitaldian eta hurrengoan, ordainketa zatikatuaren epealdian atxikipena edo konturako sarrera aplikatu zaien sarreren portzentajea hartuko da kontuan.

Itzuli