saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa

Zuzeneko Zenbatespena. Etekin garbiaren kalkulua: Sarrerak , gastuak, amortizazioa, etab

ZUZENEKO ZENBATESPEN ARRUNTA: Etekin garbiaren kalkulua

Zuzeneko ohiko motaren bidez, jardueren etekin garbia kalkulatzeko urtean zehar lortutako sarreren (ez dira jardueraren sarrerak kontu korronteetako interesak, eperako ezarpenak, dibidenduak, akzioak, inbertsio funtsak...) eta horiek lortzeko egindako gastuen arteko aldea kalkulatzen da, Sozietateen gaineko Zergan ezarritako arauen arabera.

Etekin garbia = Sarrerak – Gastuak ± Ondare aldaketak

Kalkulatzeko, sarreren eta gastuen norbere aitorpenetik abiatzen da, kontabilitateko liburu eta agirietan eta nahitaezko erregistro agirietan oinarrituta. Gainera, indarrean dagoen araudia kontuan hartuz auradian arau bereziak izan behar dira kontuan:

ZUZENEKO ZENBATESPEN ERRAZTUA: Etekin garbiaren kalkulua

Etekin garbia zuzeneko zenbatespen-era erraztuaren bidez kalkulatzeko, honela egingo da:

  • Sarrerak eta gastuak sailkatu eta zenbatuko dira, hornidurak, amortizazioak eta jarduerari lotutako ondare-elementuen ziozko irabaziak eta galerak izan ezik, Sozietateen eta PFEZaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauari eta.
  • Aurreko atalean aipatutako sarrera eta gastuen arteko kendura kalkulatuko da eta emaitza ehuneko 10 txikiagotuko da, amortizazio, hornidura eta zuritzen zailak diren gastu gisa.

Itzuli