saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa

Zeintzuk dira murrizpen mugak gizarte aurreikuspeneko sistemaren aldeko ekarpen eta kontribuzioengatik?

Muga orokorrak

Bazkide, partaide, asegurudun edo mutualista bakoitzari banaka eta era independentean ezartzen zaio, zerga-oinarri orokorraren mugaraino Baterako zerga ordainketan, muga horrek indarrean jarraitzen du, bai bakarka, bai familia unitatearen kide bakoitzarekiko (zerga-oinarriaren proportzioan).

Ezin izango da murrizketarik aplikatu erretiroaren ondoko lehenengo ekitalditik aurrera. Hala ere, baldin eta bazkide, partaide, mutualista edo aseguratu batek erretiro partzialari heltzen badio, zerga-oinarritik kendu daitezke erretiro osorako egindako ekarpenak eta kontribuzioak.

Ekitaldi berean gizarte aurreikuspeneko sistemetan borondatezko bajagatik edo erretiro prestazioagatik, kapital gisa, eta ekarpenak egin baldin badira, murrizketa mugatuko da ekitaldian egin diren eta ekitaldi horretako zerga-oinarrian hain zuzen integratu diren ekarpenen zenbatekora.

Desgrabatu daitekeen zenbatekoa:
  • 5.000 € ekarpen pertsonalak.
  • 8.000 € enpresen ekarpenak.
  • Baterako muga: 12.000 € (lehenengo enpresen ekarpenak eta gero ekarpen pertsonalak).
Mendekotasun handiaren edo mendekotasun larriaren arriskuari aurre egiteko aseguruen ekarpenak

Ekarpen ahuek aurreko muga gainera hurrengo muga espezifikoa dute.

Zergadunak aseguru pribatu horietara egindako ekarpenek, ahaidetasun- edo tutoretza-harremana duten pertsonen mesederako egindakoek, Zerga Oinarri Orokorra multzoan 5.000 euro murriztuko dute.

Ekarpenak ezkontidearen mesederako

Zerga Oinarri Orokorrean jaso beharreko errentarik ez duen ezkontidearen edo egitezko bikotearen zergadunek, edo urtean 8.000 euro baino zenbateko baxuagokoak eskuratu dituztenek, Zerga Oinarria Orokorrean bere mesederako egindako ekarpenak murriztu ahal izango dituzte, gehienez ere, urtean 2.400 euro.

Galderak


Itzuli