Aitortzeko betebeharra

PFEZren arabera, zergadunek ez dute aitorpena egin beharrik, lortu dituzten errentak honakoak iturri hauetatik bakarrik jasotakoak direnean:

  • Lan etekin gordinak:
    • 2025eko zergaldia eta ondorengoak 
      • Urteko 20.000 eurora arte
    • 2020 eta 2024 arteko zergaldietarako
      • Urteko 14.000 eurora bitarte, (Salbu eta 47/2014 Foru Dekretuaren 73ter.1 h) artikulua)
      • 14.000,01 eurotik 20.000 euroraino, ondorengo paragrafoan jasotako kasuetako batean sartuta daudenean izanezik.
        1. Ordaintzaile batengandik baino gehiagorengandik jasotzen dituztenean salbu baldin eta bigarren ordaintzaileengandik eta gainerako ordaintzaileengadik zenbatekoen baturak, ez badu urteko 2.000 euroko zenbatekoa gainditzen.
        2. Lan kontratu bat baino gehiago sinatu dutenean, ekitaldiaren barruan edo indarrean zegoen kontratua luzatuta.
        3. Pentsio konpentsagarriak edo zergari lotutako urteko mantenuak jasotzen dituztenean.
        4. Arauz jasotako kasuetako batean sartuta daudenean. (73.ter artikulua) (97 KB).
      •  

 

Ohiko galderak


Itzuli