Ogasun eta Finantza Sailak, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez, aitorpenaren zirriborro bat jarriko du zure eskura. Zirriborro horrek, hala badagokio, itzuli edo ordaindu beharreko emaitza bat jasoko du, eskura dituen datu edo aurrekarietan oinarrituta.
Bak aktibatzean, sistemak kontrolatzen du ez dela mugikorraren eta emailaren zenbaki bera erabili (biak batera).
Hau da, Kepak 44444444 mugikorraren zenbakia eta kepa@bizkaia.eus. posta badu. Keparen aitak, Pedrok, bere mugikorra jartzen badu, 5555555, eta kepa@bizkaia.eus semearen posta, sistemak onartu egiten du.
Mugikorra jarri eta postarik jartzen ez baduzu, baina mugikorra lehendik bazegoen, sistemak ez dio uzten. Mugikorra lehendik bazegoen, baina beste posta elektroniko bat jartzen baduzu (aurretik ez dagoena), horretarako aukera ematen du.
Jarri duzun posta gaizki badago, gero egoitzan sartu eta aldatu egin dezakezu.
GOMENDATZEN DIZUGU hobe dela Pedrok bere seme Kepari R gakoa ematea.
Helbide fiskala Bizkaian duten eta Foru Ogasunean alta emanda dauden pertsona guztiak.
Aurreko urtean aitorpenik aurkeztu ez dutenak ere bai?
Bai.
Gurasoak deduzitu ditzaketen ondorengoak?
Hildakoak?
Bizkaiko Foru Ogasunaren datu-baseetan alta emanda ez dauden pertsonak?
Eska dezakezu bidalitako gutunen kopia bat?
Zergatik daude gutun mota desberdinak?
Aitorpena egiteko ez da beharrezkoa izango inolako programarik deskargatzea eta instalatzea; izan ere, Foru Ogasunak apirilaren 10etik aurrera jarriko du deskarga eskatzen ez duen errentaren web-aplikazioa.
Gailu mugikorretarako Renta Bizkaia Errenta aplikazioa ere jarriko du eskuragarri. Horren bidez, zirriborroaren informazioa berrikusi ahal izango da, oinarrizko datu batzuk aldatu, eta aitorpena aurkeztu.
Errenta-aitorpena egoitza elektronikoaren bidez bakarrik aurkeztu ahal izango da.
Web errenta aplikazioan (ordenagailua) zure errentari buruzko eragiketa guztiak egin ahal izango dituzu (zirriborroan egindako edozein aldaketa barne)
Ez da eskuragarri egongo Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren autolikidazioaren 100 eredua.
Nola sartu naiteke Rentaweb aplikazioan?
Hiru modu daude errenta web aplikazioan sartzeko:
Aitorpena aurkeztu aurretik, webgunean gordetzen al dira aldatzen dituzun datuak?
Aplikazioan sartzen diren datuak grabatuta geratzen dira. Aitorpena zenbait egunetan egin dezakezu. Aldaketa bakoitza gordeta geratuko da eta datu guztiak dituzunean aitorpena aurkez dezakezu.
Honako hau egin dezakete:
Zure aitorpenaren emaitzari eragiten dion aldaketa bat egin duzu edo adierazpena isilbidez aurkezteari uko egiten diozu:
Aitorpena berariaz aurkeztu beharko duzu, eta, hala badagokio, zerga likidatzeko behar diren datuak eta dokumentazioa aldatu eta/edo aurkeztu beharko dituzu, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.
Aitorpenik aurkezten ez baduzu aurreko lerrokadan deskribatutako inguruabarrak gertatzen direnean, errenta aurkeztu ez duzula ulertuko da.
Ez dira automatikoki aurkeztuko, besteak beste, honako kasu hauetan:
Berariazko adostasuna eman behar duzu rentaweb aplikazioan (ordenagailua) edo errenta-aplikazioan (mugikorra edo tableta) eskuragarri dagoen errenta-aplikazioan, aitorpenak aurkezteko borondatezko epea amaitu baino lehen.
Telefonoz ere baiezta dezakezu zure zirriborroa (94 608 3000)
Egiten ez baduzu, zure aitorpena ez aurkeztutzat joko da.
Behin-behineko likidazioa egingo da:
Nola egin dezakezu ordainketa?
Bi epetan zatitu daiteke:
Ordainketaren zatikapen horri heltzeko, beharrezkoa izango da ordainketa Bizkaiko Foru Ogasunaren entitate laguntzaileetako batean helbideratuta egotea.
Zorra 100 €-tik gorakoa bada, zure errenta-zirriborroan ordainketa automatikoki zatikatuta agertuko da, eta txikiagoa bada, berariaz adierazi beharko duzu.
100 €-tik gorako zenbatekoen kasuan, ordainketa zatikatu nahi ez baduzu, berariaz adierazi beharko duzu.
Ogasun eta Finantza Sailak eskura jarritako aitorpenaren zirriborroak ez badu zure zerga-egoera jasotzen edo datu ekonomikorik ez badu, zerga likidatzeko beharrezkoak diren datuak eta dokumentazioa aldatu eta/edo aurkeztu beharko dituzu.
Aitorpena bide beretik aurkeztu behar duzu (errentaren webgunea 2020ko eta ondorengo errentak aurkezteko modu bakarra da).
2019ko eta aurreko autolikidazioak aurkezteko, orain arte erabili dituzun mekanismoak erabili behar dituzu (laguntza-programak edo webgunean eskuragarri dagoen 100 eredua).
Aurkezpena SEDE ELEKTRONIKOAREN bidez bakarrik egingo da.
Atzera bota dezaket nire aurkezpen-gakoa?
Familia-unitate bateko kide diren zergadun adingabeen kasuan, legezko ordezkaritza ofizioz inskribatuko da ahalordetzeen erregistro elektroniko orokorrean, bi gurasoen alde, edo guraso bakarraren alde, baldin eta guraso bakarra badute. Hori guztia, kontrako froga fede-emailerik ez badago.
Zein dira egoitzatik Web Errentari dagokionez egin daitezkeen bigarren jarduerak?
Aitorpena aurkeztu ondoren, izapideen katalogotik honako hau egin daiteke:
Web errentaren programaren bidez bigarren jarduera beste pertsona baten izenean egiteko, nahikoa al da "R" ordezkaritza-gakoa?
Zirriborroa onartzen baduzu eta geroago (kanpainan zehar) ohartzen bazara akatsak daudela, nola egin dezakezu akats horiek zuzentzeko beharrezko aldaketak?
Ordaitzeko zirriborroa apirilaren hasieran berretsi bada, ezeztatzeko aukera duzu?
Zure aitorpenaren ordezko aitorpena egin dezakezu? Zenbat? Bakarra, bat baino gehiago?
Telefonoz egindako aldaketen dokumentazioa aurkezteko epea dago? Dokumentazio hori fisikoki Ogasunean aurkeztu daiteke ordenagailurik ez badaukat?
Jakinarazpenak