Ekonomia Jardueren gaineko zerga ondasun izaerazko zuzeneko tributua da, eta Bizkaiko herrialde historikoan enpresa, lanbide edo arte-ihardueretan aritze hutsa dugu bere zerga egitatea, iharduera horiek lokal jakin batetan egin edo ez eta zergaren tarifetan zehaztuta egon edo ez arren.
Zerga honi dagokionez, abeltzantza, lokabea denean, meagintza, industrialak, merkataritzazkoak eta zerbitzugintza hartuko dira enpresa ihardueratzat. Ez dira, beraz, halakotzat hartuko nekazaritza, menpeko abeltzantza, baso-iharduerak edo arrantza, haietariko ezein ere ez delarik zerga honen ziozko zerga egitatea.
Egongo da besteak beste zergatik salbuetsita,urteko eragiketa bolumena 2.000.000 eurotik beherakoa duten subjektu pasiboak.
Ogasun eta Finantza Saileko foru diputatuak ezarriko du zein kasutan aurkeztu beharko zaion Zerga Administrazioari salbuespen hau aplikatzeko bertan adierazitako betekizunak betetzen direla dioen agiria.
Ereduak
Orokorrako gaiak
Ordainketa egiteko epeak eta moduak