Intsuldaketa

Intsuldaketak

Erreskatea eta 2 hilabetean baino gutxiagoan beste BGAE bati ekarpena egitea

Ez dira Zergaren zerga-oinarrian sartuko borondatezko edo nahitaezko bajaren ondorioz edo entitatearen desegite eta likidazioaren ondorioz jasotzen diren zenbatekoak, baldin eta jasotzen diren zenbatekook bi hiletik beherako epealdian borondatezko gizarte-aurreikuspeneko beste erakunde batera oso-osorik ekartzen badira.

PFEZri buruzko 13/2013 FAren 18.a) 3 a) artikulua (629 KB)

Gizarte-aurreikuspeneko sistemen arteko mobilizazioa

Eskubide ekonomikoak aurreikuspeneko plan batetik beste batera aldatze aldera egiten diren mobilizazioek, eragiketa hauek araupetu dituen finantza-legerian ezarririk dagoenaren arabera burutzen direnek, ez dute inola ere kargapeko errentarik eskuratzea eragiten. Kasu horietan, arestion aipatu diren eskubide ekonomikoei dagozkien lan-errendimenduak eskubide ekonomikoon emaitzako prestazioak benetan jasotzen diren ekitaldiei egozten zaizkie.

PFEZri buruzko 13/2013 FAren Hamaseigarren XG (629 KB)


Itzuli