Zergadunek, horien ezkontide edo izatezko bikoteak zerga-oinarri orokorrean sartu beharreko errentak lortzen ez baditu edo urtean 8.000 euro baino gutxiagoan lortzen baditu, zerga-oinarri orokorrean ezkontide edo izatezko bikote hori bazkide, partaide, mutualista edo titularra den gizarte-aurreikuspeneko sistemetara egindako ekarpenak murriztu ahal izango dituzte; gehieneko muga urtean 2.400 eurokoa izango delarik.
2014/01/01etik aurrera eta 13/2013 PFEZaren FAren arabera, zerga-oinarrian ezin da murrizketarik egin gizarte-aurreikuspeneko sistemei egindako ekarpenak eta kontribuzioak direla eta, baldin eta bazkide, partaide, mutualista edo aseguratuak erretiro egoeran dauden zergaldiaren osteko lehenengo zergaldiaren hasieratik aurrera egiten badira, eta betiere murrizketa egiten den ekitaldian bazkide, partaide, mutualista edo titularra den ezkontidea edo izatezko bikotekidea ez badago erretiro egoeran.
Ez, berak bere banakako aitorpenean murriztea edo bere ezkontideak berari murriztea (urtean 2.400 € arte) aukeratu ahal izango du.
2.400 € arte murriztu ditzake zergadunak, eta gainerakoa murrizteke geratuko da hurrengo 5 ekitaldietan murriztu ahal izateko (ezkontideak zerga-oinarri orrokorra ez dauka eta).
Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. PFEZari buruzko 13/2013 Foru Arauaren 70 artikulua (616 KB)