Pertsona fisikoek, errentak esleitzeko araubidean dauden erakundeek eta testamentu-ahalordea erabiltzearen zain dauden jarauntsiek jarduera ekonomikoren bat egiten badute, liburu bakarra (eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua deiturikoa) eduki eta gorde behar dute eta bertan behar bezala identifikatuko dituzte jarduera bakoitzeko eragiketak.
Eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua betetzeaz gainera, beren etekina kalkulatzeko zuzeneko zenbatespenaren metodoaren modalitate arrunta aplikatzen duten zergapekoek Merkataritza Kodean xedatutakoarekin bat etorriz arteztu behar dute kontabilitatea; betiere, gauzaturiko jarduera ekonomikoa merkataritzakoa bada.
Eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua arteztuz gero, betetzat joko da enpresaburuek, profesionalek eta Balio Erantsiaren gaineko Zergaren beste subjektu pasibo batzuek erregistro-liburuak aztertzeko duten betebeharra.
Eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua baliabide informatikoen bidez eramango da.
2021ko ekitaldiaren 140. eredua aurkezteko epea: Otsailaren 1etik 28ra