saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa

Langabezia

Lan etekin pertsonala da %100ean integratzen dena, baldin eta errenta gisa jasotzen bada.

Jasotze hori ordainketa bakarraren modalitatearen pean ordaintzen denean salbuetsita egongo da, baldin eta jasotako zenbatekoak lan sozietateetako edo elkartutako lan kooperatiben akzioak edo partaidetzak erosteko badira (2014.01.01etik aurrera ekarpen bat merkataritzako erakunde baten kapitalera, gehietzen da) 5 urtez edo epe luzeago batez mantentzen badira. 2016.01.01etik ez da beharrezkoa izango akzioari epeaari bost urtez eustea, baldin eta ezin bazaio eutsi enpresa edo jarduera ekonomikoa likidatu egin delako konkurtso-prozedura baten ondorioz.

Prestazioa jarduera bati ekiteko erabiltzen bada, langile autonomoei dagokienez, salbuespena baldintza berberen arabera ezarrita dago.

Autonomoen araubidearen Gizarte Segurantzaren kuotak finantzatzera zuzendutako prestazioak ere salbuespen horretaz gozatu ahal izango dira (Lan Zuzendaritza Nagusiaren arabera).

13/2013 Foru Arauaren langabezi prestazioagatiko salbuespena. 9.13. artikulua. Ordainketa bakarreko modalitatea eta 16.b) artikulua (551 KB)


Itzuli