saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa

Atzerrian egindako lanak

Egoitza BLHn duen pertsona, atzerrira lanean doana

Lehenengo eta behin, pertsona horrek egoitza Bizkaian duen ezarri behar da.

Egoitza fiskala da, hain zuzen, herrialde batean edo beste batean zergari loturik egotea edo ez egotea eragiten duena, eta horrenbestez, zehaztu egin behar da zein den egoitza hori.

Egoitza fiskala beste herrialde batean egiaztatze aldera, interesatuak herrialde horretako zerga arloko agintaritzak emandako ziurtagiri egokia aurkeztu behar du. Horretarako baldintza honako hau da: urtean 183 egun baino gehiago igarotzea Espainiako lurraldeaz at.

Atzerriko herrialdean egoitza fiskala edukitzearen gaineko ziurtagiririk eskuratu ezik, urte natural bakoitzean 183 egun baino gehiago Espainiako lurraldeaz at igaro arren, PFEZri loturik egoten jarraituko du, Bizkaiko egoiliar gisa, eta kasu horretan aztertu behar litzateke ea pertsona hori atzerriko egoiliar fiskal gisa ere har daitekeen, xedeko herrialdearen barne legeriaren aplikazioaren bitartez.

Bi herrialdeetako egoiliar fiskaltzat hartuz gero, egoiliar gisako zergak zein estatutan ordaindu behar dituen ezarri behar litzateke, betiere nazioarteko itunetan eta hitzarmenetan ezarririk dagoenarekin bat etorriz.

Egoitza Bizkaian duten langileak, atzerrian lan zehatz batzuk egiten dituztenak: aplika daitezkeen gutxipenak edo salbuespenak.

Baldin eta atzerriko egonaldia 9 hilabetetik beherakoa bada, beharkizun jakin batzuk betez gero, PFEZri buruzko Foru Arauaren 9.17. artikuluan jasotzen den salbuespenari heltzeko aukera dago.

Baldin eta atzerriko egonaldia 9 hilabetetik gorakoa bada, beharkizun jakin batzuk betez gero, edo PFEZri buruzko Foru Arauaren 9.17. artikuluan jasotzen den salbuespenari heltzeko aukera dago, edo bestela, PFEZren erreglamentuaren 13.A.3b artikuluan jasotzen diren gaindikinen Araubideari heltzeko aukera. Autolikidazioa aurkezten duenean salbuespena edo gaindikinen araubidea aplikatzea nahi duen argitu behar du. Zergaldi baterako egiten den hautapena Zergaren aitorpena nork bere borondatez aurkezteko epealdian aldatu ahal izango da, edo bestela Zerga Administrazioak behin-behineko likidazioa egin arte, lehenago gertatzen bada

Arautegia indarrean

Itzuli