saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa

Zergen arloko neurri bereziak ezarri ditu Covid-19 birusak

Koronabirusaren hedapena gelditzeko ezarri diren murrizketek gizartean eta ekonomian nolako ondorioak edukiko dituzten oharturik, Bizkaiko Foru Aldundiak hainbat neurri ezarri ditu zergen arloan bizkaitarren likidezia hobetzeko (batez ere mikroenpresena, ETEena eta langile autonomoena) eta kutsadurak ekonomiako sektore ahulenetan edukiko duen eragina are kaltegarriagoa izatea eragozteko.

Zergen arloan dauzkan eskumenez baliatuz, Aldundiak mugatu, eten edo atzeratu egin ditu martxoaren 16tik ekainaren 1era bitartean sortzen diren zerga-betebeharrak: zergen ordainketak eta autolikidazioak eta aitorpenak aurkeztea. Epealdi hori luzatu egin daiteke larrialdiaren arabera.

Kontuz, epeek eta bestelako zerga-betebeharrek Covid-19ren eraginari aurre egiteko ezohiko neurrietan xedatutakoa bete beharko dute.

Neurri bereziei buruzko araudia