Katastroko aldaketako prozedura

Katastroko titularrek deklaratu egin behar dituzte haien titulartasuneko ondasun higiezinetan gertatzen diren aldaketa fisiko, juridiko edo ekonomiko guztiak, erregelamenduz horretarako ezartzen diren epeetan.

Honako hauek hartuko dira ondasun higiezinen aldaketatzat:

  1. Fisikoak:
    • Eraikin berriak egitea eta daudenak handitu, eraberritu edo birgaitzea, eraitsi edo lurreratzea, hala zati batean nola osorik.
    • Hiri-ondasunen erabilera edo xedearen aldaketak.
    • Landa-ondasun higiezinetan, laborantza mota edo aprobetxamendua aldatzea.
  2. Juridikoak:
    • Jabetza eskuratzea, eskualdatzea eta finkatzea eta foru arau honen 10. artikuluan jasotako eskubideetako edozein eratzea, aldatzea edo iraungitzea.
    • Ondorio horietarako, aldaketa juridikotzat joko da aurreko lerroaldean aipatutako eskubide edo betebeharren titularra hiltzea.
    • Ondasun higiezinen banantzea, zatiketa, eransketa edo elkarketa.
  3. Ekonomikoak:

    Ondasun higiezinen erabilera edo xedea aldatzea, baldin eta aldaketa fisikorik ez badakar.

15 eta 16 art. 3/2016 FORU ARAUA, maiatzaren 18koa, Bizkaiko Lurralde Historikoko Higiezinen Foru Katastroari buruzkoa (140 KB)


Itzuli