Zerga-egitatea eta zerga honen menpe ez dauden kasuak.

Berritasunen artean, ondasunen hirugarren kategoria bat definitzeak zerga-oinarriaren eraketan dakarren aldaketa dago; izan ere, Higiezinen Foru Katastroari buruzko Foru Arau berrian ondasunen hirugarren kategoria bat definitzen da, hiri- eta landa-ondasun higiezinekin batera: ezaugarri bereziko ondasun higiezinak. Gainera, ondasunok, modu iragankorrean, bereizita geratuko dira aplikagarri zaien karga-tasa dela-eta, ondasunen hirugarren kategoria horri dagozkion katastro-balioak berrikusteko prozedurari aurreragoko beste fase batean ekingo baitzaio.

Zerga honen zerga-egitatea hiri zein landa-ondasun higiezinen eta ezaugarri bereziko ondasun higiezinen gaineko eskubide hauen titulartasuna da:

  1. Ondasun higiezinen edo haiek afektatuta dauden zerbitzu publikoen gaineko administrazio-emakida.
  2. Azalera-eskubide erreala.
  3. Gozamen-eskubide erreala.
  4. Jabetza-eskubidea

Aurreko zenbakian definitutako zerga-egitateetako bat gertatuz gero, bertan ezartzen den hurrenkeran, kasuan kasuko landa edo hiri-ondasun higiezina ez da egongo zenbaki horretako gainerako modalitateen kargapean.
Ezaugarri bereziko ondasun higiezinen kasuan ere hurrenkera horixe aplikatuko da, higiezinaren gaineko emakida-eskubideek higiezinaren luze-zabala agortzen ez duten kasuan izan ezik; izan ere, kasu horretan, zerga-egitatea sortuko da baita emakidari afektatuta ez dagoen higiezinaren zatiaren gaineko jabetza-eskubideagatik ere.

3/2016 FORU ARAUA, maiatzaren 18koa, Bizkaiko Lurralde Historikoko Higiezinen Foru Katastroari buruzkoa (143 KB)

4/2016 FORU ARAUA, maiatzaren 18koa, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari Buruzkoa (66,9 KB)


Itzuli