saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa

Pertsona fisiko baten behar fiskalen laburpena. BEZetatik salbuetsitako operazioak soilik egiten dituzten profesionariak

1. Enpresaburuen, profesionalen eta atxikitzaileen zentsua:

Erroldan alta eman behar du 036 ereduaren bidez, jarduera era eragingarrian hasi eta hilabeteko epearen barruan.

Jardueraren betearazpena hasi ez arren aurretiazko gastuak eta inbertsioak baditu 036 eredu bat aurkez dezake jarduera hasi aurreko alta bat jakinaraziz.

Ereduaren 3. orrian BEZ eta PFEZ araubideak aukeratu behar dituzu. Laburpen honetan ematen den informazioa lagungarri izango duzu alta eredu horretan hautatu behar dituzun aukerak betetzeko.

Ereduaren 4. orrian BEZari lotuta ez dauden edo zerga horretatik salbuetsita dauden eragiketak egiten dituzun esango duzu.

2. Bizkaibai:

BizkaiBai Zerbitzua ingurune ziurrean transmisio telematikoa egiteko plataforma da. Horren bitartez, zerga izaerako harremanak gauzatzen dira Ogasuna eta Finantzak Sailaren bitartez, baliabide elektronikoak, informatikoak edo telematikoak erabilita.

BizkaiBai sisteman identifikatzeko hurrengo bitartekoetako bat baino ez duzu eduki behar:

  • B@kQ (Izenperen Ontzi-jokoa)
  • Errenta gakoa / B@kQ (PFEZ edo Ondarearen gaineko zerga aurkezteko)
  • Pertsona fisikoaren BizkaiBai Txartela (2018ko martxotik aurrera ez dira igortzen Bizkaibai koordenatu-txartelak pertsona fisikoentzako, hala ere Bizkaibai bulego birtualan onartuko dira).
  • NAN elektronikoa
  • Sailak pertsona fisikoentzat onartu duen sinadura elektronikoaren edozein ziurtagiri

B@Q: identifikaziorako eta sinadura elektronikorako doako zerbitzu bat da, erdi-mailakoa eta erabiltzen oso erraza. Pertsona fisikoentzat baino ez da. Oinarri ditu indetifikatzaile bat (erabiltzailearen NANa/AIZa), itsasontzi-joko bat, pasahitz bat (erraz berreskuratzekoa) eta Izenpe hodeiko ziurtagiri kualifikatu bat. Txartela leku hauetan eska daiteke, eta berehala ematen dute:

Argibide gehiago (nola lortu, nola aktibatu, nola erabili, nola berreskuratu pasahitza...) Izenperen web-orrian.

3. Behar diren liburuak:

2016 ekitalditik, pertsona fisikoek, ondasun erkidegoek eta beste entitate batzuek, jarduera ekonomikodunek, Eragiketa ekonomikoen erregistro liburua eraman eta kontserbatu behar dute. Jarduera ekonomikoa ondasun erkidegoen bidez egitekotan, ondasun erkidegoa da liburua egiteko behartuta dagoena, ez pertsona fisikoa.

Eragiketa ekonomikoen erregistro liburu bakar baten erregistratuko ditu bere sarrerak, gastuak, jarduerari atxikita dauden ondasunak, etab. Halaber, euren etekina arrunta den zuzeneko zenbatespenaren modalitatearen bidez ezartzen badute derrigorrez kontabilitatea Merkataritza Kodean ezarri denari doituta eduki behar dute.

140 ereduaren bidez informazioa era telematikoan aurkeztuko du otsailean (aurreko ekitaldiari buruzko datuei dagokienez).

4. Fakturazioa:

Jarduera ekonomikoetan etekinak lortzen dituzten zergadun guztiek faktura eta horren kopia jaulki eta eman behar dituzte, BEZaren ondoreetarako atxikita dauden araubidea gorabehera. Kasu jakin batzuetan zilegi izango da faktura sinplifikatuak egitea. Faktura sinplifikatuek 2013. urtetik aurrera "tiketak" ordezkatzen dituzte, desagertzen direnak.

5. BEZ:

BEZaren jarduearen salbuetsita egitea, ez du aldian behingo eredurik aurkeztu behar.

Bi salbuespen mota daude: salbuespen mugatuak eta salbuespen osoak.

  • Salbuespen mugatuen kasuan, ondasunaren ematea edo zerbitzuaren prestazioa salbuetsita geratzen da baina enpresarioak edo profesionalak ezin du jasandako BEZa kendu salbuetsita dagoen eragiketari lotuta dauden eskuraketetan.
  • Salbuespen osoen kasuan, ematean burutzen duen edo zerbitzua ematen duen eta zerga jasanarazten ez duen enpresario edo profesionalak jasandako BEZa ken dezake eragiketa salbuetsiari lotuta dauden eskuraketetan baldin eta kenkaria egiteko beharkizun guztiak betetzen baditu. Salbuespen osoak dira ondoko hauetan aplika daitezkeenak: esportazio eta eragiketa asimilatuak, zona frankoei lotuta dauden eragiketak, biltegi frankoak eta beste biltegi batzuk, aduanetako eta zergetako araubideak eta erkidego barruko emateak.
6. PFEZ:

Jarduera ekonomiko baten alta egoeran dauden pertsona fisiko guztiek PFEZaren autolikidazioa aurkeztu behar dute.

Jardueraren etekina kalkulatzerakoan, kalkulu hori egiteko bi modalitate daude, zuzeneko zenbatespen arrunta eta sinplifikatua.

Zuzeneko zenbatespen arrunta:
Etekin garbia

Urtean lortu diren sarreren eta horiek lortzeko eduki diren gastuen arteko kenketaren bidez kalkulatzen da, Sozietateen gaineko Zergan ezarri diren araukekin bat.

Hori kalkulatzeko abiaburua derrigorrezkoak diren kontabilitateko eta erregistroko liburuetan eta agirietan erregistratutako sarreren eta gastuen aitorpen propioa da. Kontabilitatea Merkataritzako Kodearekin bat burutu behar du.

Etekin garbia= Sarrerak – Gastuak ± Ondare aldaketak.

Zuzeneko zenbatespen sinplifikatua: zenbatespen sinplifikatua aukera dezakete euren jardueren multzorako aurreko urtean eta eragiketen bolumenari dagokionez gehienez urtero 600.000,00 €-ko bolumena duten pertsonek.

Zuzeneko zenbatespen arruntaren eta sinplifikatuaren arteko alde nagusia honakoa da: zenbatespen sinplifikatuan ez dira aintzat hartzen narriaduragatiko galerak eta turismo ibilgailuen eta horien atoien, ziklomotoreen eta motozikleten errentamendu, lagapen edo balio-galera gastuen amortizazioak eta amortizazioen kontzeptuengatiko zenbatekoak, eta horren ordez 100eko 10 minoratuko da lortutako etekina.

Beste diferentzia nabarmen bat da zure etekina zuzeneko zenbatespen arruntaren araubidearekin kalkulatzen baduzu kontabilitatea Merkataritzako Kodearekin bat burutu behar duzula.

Adibidea:

Bere jarduerari atxikita ordenagailu bat baino ez duen pertsona; ordenagailua 3.000 €-tan eskuratu zuen. Ekitaldian 15.000 €-ko sarrerak ditu eta gastu kengarriak, amortizazioa aparte utzita, 5.000 € dira. Ordenagailuaren amortizazioa ekitaldian 600 € da.

Aukeratzen duena Zuzeneko Zenbatespen arrunta bada: Sarrerak (15.000 €) – gastuak (5.600 €): Zenbatetsi behar den etekin garbia: 9.400 €

Aukeratzen duena Zuzeneko Zenbatespen sinplifikatua bada: Sarrerak (15.000 €) – gastuak (5.000 €) = 10.000 €. Beste gastu batzuk (10.000 €-ren % 10) = 1.000 €. Zenbatetsi behar den etekin garbia: 9.000 €

7. Zatikako ordainketak:

 

 

 

 

Hiruhilero (apirilaren, uztailaren, urriaren eta urtarrilaren 1etik 25era arte) eta 130 ereduaren bidez PFEZren urteroko bere autolikidazio propioaren konturako izaera duten ordainketa zatikatuak ingresatu behar ditu.

Dena den, lanbide-jarduerak egiten dituzten zergadunek ez dute haien zioz zatikako ordainketarik egin beharrik izango, baldin eta zatikako ordainketak dagozkion urtearen azkenaurreko urtean jarduerak sortutako sarreren 100eko 70i, gutxienez, atxikipena edo konturako sarrera aplikatu bazaie.

Zatikako ordainketari dagokion epealdian atxikipena edo konturako sarrera aplikatu zaien sarreren ehunekoa hartuko da kontuan jarduera hasten den ekitaldian eta hurrengoan.

8. Atxikipenak:

Langile kontratatuak baditu edo jarduera ekonomiko bat duten pertsonei atxikipenei lotuta dauden ordainketak egiten baditu, ondoko hauek aurkeztu beharko ditu:

  • 110 eredua: hiruhilero. Epea: 1-25 apirila, 1-25 uztaila, 1-25 urria, 1- 25 urtarrila.
  • 190 eredua: urteko laburpena. Epea 1- 25 urtarrilaren 1etik 31ra.

Gainera, bere jarduera alokatutako higiezin baten egiten badu errentatzaileari alogeraren % 19 atxiki behar dio eta ondoko hauek aurkeztu beharko ditu:

  • 115 eredua: hiruhilero. Epea: 1-25 apirila, 1-25 uztaila, 1-25 urria, 1- 25 urtarrila.
  • 180 eredua: urteko laburpena. Epea urtarrilaren 1etik 31ra.
9. Inprimaki ereduak eta laguntzeko software

Ogasun eta Finantza sailaren web orrian dokumentuan aipatutako zerga-eredu guztiak aurkitu ahal izango dituzu.

Hurrengo esteka aurki ditzakezu inprimakiak eta bere kasuan, haiek egiteko laguntzeko software

Inprimaki ereduak eta laguntzeko software

Informazio gehiago