saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa

Laguntza-programako datuen erregistrorako gida. BEZaren salbuetsien jarduerak

1. OROKORTASUNAK: BEHARRA ETA EDUKIA

2014tik aurrera, ekonomia-jarduerak egiten dituzten pertsona fisikoek, errenta-eratxikipenaren araubideko erakundeek, eta Testamentu-ahalordea erabiltzeko zain egonik jarduera ekonomikoren bat egiten duten jarauntsiek liburu bakarra egin eta kontserbatu beharko dute, Eragiketa Ekonomikoen Erregistro Liburua deritzona.

Zer dira erregistro liburua?

Eragiketa ekonomikoen erregistro-liburuan zergapekoak bere jarduera ekonomiko guztietan egindako eragiketa ekonomiko guztiak agertu behar dira; honela sailkatu behar dira:

  • Sarrerak eta emandako fakturak.
  • Gastuak eta jasotako fakturak.
  • Jarduerari lotutako ondasunak eta inbertsio-ondasunak.
  • Batasunaren barruko eragiketa batzuk.
  • Funts hornidurak eta aurrerakinak.
Badago oharrak hartzeko epea?

Hiruhilekoka bildu behar dira; lehen hiruhilekokoak apirilaren 25a baino lehen egin behar dira, bigarrenekoak uztailaren 25a baino lehen, hirugarrenekoak urriaren 25 baino lehen eta azken hiruhilekokoak hurrengo urteko urtarrilaren 31 baino lehen.

Hala ere, eragiketa batean fakturarik ematen ez bada edo faktura erraztua ematen bada, zergapekoak zazpi eguneko epealdia edukiko du eragiketa egiten denetik liburuan erregistratzeko, baldin eta epealdi hori aurreko idatz-zatikoa baino laburragoa bada.

Zer da 140 eredua?

Urte bateko informazioa biltzen duen aitorpen informatiboa hurrengo urteko otsailean aurkeztu behar da (2014. urteari dagokion Liburua 2015ko ekainaren 30ra arte aurkeztu behar izan da), eta aurkeztu ere baliabide telematikoen bidez nahitaez.

Liburuko laguntza programa

Behar formal honi dagokionez Web orrian www.bizkaia.eus/liburuak informazio osoa daukate. eta laguntza programa deskarga dezakete (programaren deskarga).

Ekitalde baikotzean, bere jarduera ekonomiko guztien datuak sartzen dituen liburua bete behar izango du. Laguntza-programa berria deskargatu behar du, baina aurreko ekitaldiaren erabilgarritasuna zaizkion datuak berreskuratu ahal izango ditu. Programa informatiko bakar hau bitartez 140 modeloa bidali dezake.

Hala ere, Bizkaiko Foru Aldundiak prestatutako Eragiketa Ekonomikoen Erregistro Liburuaren laguntza-programari modulu bat gehitu zaio beste programa informatiko batzuekin sortutako erregistroak Liburura inportatzeko.

2. LIBURU SORKUNTZA ETA JARDUERAREN ALTA

Laguntza programa instalatu ondoren botoia klikatu behar da lehenengo erregistro-liburua sortzeko. Lehenengo pantaila berria klikatu

Eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua sortu

Aitortzailearen datuak bete dira:

Aitortzailearen datuak

Programa lehenengoz erabiltzen bada, “Ados” klikatzen denean jarduera ekonomikoen pantaila agertuko da datuak sartzeko.

Lehenengo aldia ez bada, programak erdiko pantaila bistaratuko du berriz eta bertan ikusiko da aitortzaileak badaukala bere liburua sortuta.

Aitortzaileak hainbat jarduera ekonomiko edo profesional egiten baditu, liburuan erregistratuta eduki nahi diren jarduerei banan-banan eman behar zaie alta (prozesu bat bakoitzeko; horretarako “Jarduerak” botoia klikatu behar da.

Eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua sortu

Jardueraren alta

Programa lehenengoz erabiltzen bada, liburua sortzean “Ados” klikatzen denean jarduera ekonomikoen pantaila agertuko da datuak sartzeko.

Lehenengo aldia ez bada, programak erdiko pantaila bistaratuko du berriz eta bertan ikusiko da aitortzaileak badaukala bere liburua sortuta. Aitortzaileak hainbat jarduera ekonomiko edo profesional egiten baditu, liburuan erregistratuta eduki nahi diren jarduerei banan-banan eman behar zaie alta (prozesu bat bakoitzeko; horretarako “Jarduerak” botoia klikatu behar da.

Alta
Pantaila honetan jarduera zein den zehaztu behar da eta PFEZerako eta BEZerako behar diren datu guztiak eman behar dira. Nahitaezko eremuak gorriz azalduko dira.

Jardueraren datuak

3. JARDUERARI LOTUTAKO ONDASUNEN ETA INBERTSIO-ONDASUNEN KAPITULUA
Adibideak:
  1. Higiezinaren alta
  2. Telefonoaren alta
  3. Nola egin elkarteak?
  4. %50ra jarduerari lotutako autoa

Menu nagusitik kapitulu honetan lehenengoz sartzen denean:

Ondasunen inbertsioa

1. Higiezinaren alta, adibea
  1. Higiezin honen ALTA erregistratzeko, jarduerari lotutako ondasunen edo inbertsio-ondasunen atalera joko dugu. Irekitzen den pantaila hurrengoa jarriko dugu: eragiketan mota "A" klikatu , eragiketa eguna, eta erabilearen hasiera eguna, tituloa bete, aukeratuko dugu ondasun mota, ondasunaren datuak beteko dugu, jarduerari atxikitako ondasuna dagoen jarduera aukeratzen dugu eta PFEZarako lotura ehunekoa beteko dugu.
  2. Honako esparru hauetan jarri beharko ditugu datuak:

    Higiezinaren alta

  3. Aribideko ekitaldian erosi bada ondasuna, kapitulu horretaz gainera gastuen eta jasotako fakturen kapituluan ere erregistratu beharko dugu gastua. Beteko dugu Eragiketan motan "G, Erregistro motan "A" gorria agertzen den datuak beteko dugu, eta jarduera eta jarduerari lotutako ondasuna aukertauko ditugu.
  4. faktura ondasunen inbertsioa

2. Telefonoaren alta, adibidea
  1. Telefono honen ALTA erregistratzeko, jarduerari lotutako ondasunen edo inbertsio-ondasunen kapitulora jo behar dugu. Irekitzen den pantaila hurrengoa jarriko dugu: eragiketan mota "A" klikatu , eragiketa eguna, eta erabilearen hasiera eguna, tituloa bete, aukeratuko dugu ondasun mota, ondasunaren datuak beteko dugu, jarduerari atxikitako ondasuna dagoen jarduera aukeratzen dugu eta PFEZarako lotura ehunekoa beteko dugu.
  2. Honako esparru hauetan jarri beharko ditugu datuak:

    Telefonoaren alta

  3. Aribideko ekitaldian erosi bada ondasuna, lehen aipatutako kapitulu horretaz gainera gastuen eta jasotako fakturen kapituluan ere erregistratu beharko dugu gastua.
  4. telefono faktura

3. Nola egin elkarteak
  1. Jarduerari lotutako ondasunen edo inbertsio-ondasunen kapituluan “Elkarteak” (multzoak) izeneko ikonoa sakatuko dugu.
  2. Elkarteak

  3. Multzoa egiteko beharrezkoak diren datuak emango ditugu: Telefonia, alta-data eta azalpena. Orduan, aldez aurretik altan emanda dauden telefonoen zerrenda agertuko zaigu. Faktura berean datozen telefonoak aukeratuko ditugu. Ondoren, eskuinerako gezia sakatuta, eskuineko laukira pasako dira zenbakiak. Sakatu onartu, eta multzoa prest izango duzu.
  4. Elkartearen datuak

4. Auto bakar baten %50 lot dakioke jarduerari alta

Jarduerari lotutako ondasun edo inbertsio-ondasun baten alta erregistratzeko, jarduerari lotutako ondasunen edo inbertsio-ondasunen kapitulura jo behar dugu.

Autoaren alta

Aribideko ekitaldian erosi bada ondasuna, lehen aipatutako kapitulu horretaz gainera gastuen eta jasotako fakturen kapituluan ere erregistratu beharko dugu gastua.

faktura

4. SARREREN ETA EMANDAKO FAKTUREN KAPITULUA
BEZaren salbuetsitako zerbitzuak emateagatiko bezero batentzako fakturako erregistroa

Faktura bat erregistratzeko Sarrerak eta emandako fakturak atalera sartu behar da.

Gorria dauden eremu hauek bete behar dira:

Datu orokorrak:
  1. Eragiketa mota: "A" Faktura behar duten sarrerak/salmentak/bestelako eragiketak.
  2. Erregistro mota: "A" faktura
Identifikazio-datuak (aitortutako/ bezeroarenak eta fakturarenak)
  1. Aitortutako bezeroaren identifikazio-gakoa: (1) IFZ bati dagokio; Aitortuaren IFZ: 11111111H
    Aitortuaren izen-abizenak edo sozietate-izena: Ikaslea lehen ingeniari ikasturtea
  2. Fakturaren >edo frogagiriaren identifikazioa: R15151 Emate-data: 2015/01/01
Datu ekonomikoak
  1. Aukeratzen ditugu Jarduera eta KPOko kontua (705)
  2. Betetzen dugu Sarreren zenbatekoa 1000,00 eta BEZaren oinarria 1000,00

Sarreren eta egindako fakturen kapitulua

5. GASTUEN ETA JASOTAKO FAKTUREN KAPITULUA
Adibideak:
  1. Hornikuntza elektrikoagatiko Iberdrola-ko fakturako erregistroa
  2. Telefonoagatiko Euskaltel-ko fakturako erregistroa
  3. Eragiketa ekonomikoen erregistro-liburuaren idazpen bat kopiatzea
  4. Erantzukizun zibil-aseguruaren prima erregistroa
  5. Autonomoen kuota baten ordainagiri bat erregistratu
  6. Bulego-materiala Euro tinta S.M.ko fakturako erregistroa
  7. Solred-ek gasolinarenen faktura erregistroa
  8. OHZren ordainagiria erregistroa
  9. Higiezina-aseguruaren prima erregistroa
  10. Auto-aseguruaren prima erregistroa
  11. Mutualitateen beharrezko kuota baten ordainagiri bat erregistratu
1. Hornikuntza elektrikoagatiko Iberdrola-ko fakturako erregistroa

Energia-horniduren fakturak erregistratzeko adibidez 2015ko urtarrileko energia elektrikoaren horniduraren fakturaren erregistroa, 2015eko urtarrilaren 2an baina, jaso du 2015ko otsailaren 5ean; zenbatekoa, guztira: 121,00€; zerga-oinarria: 100,00€; BEZaren tasa: 21%. Gastuak eta jasotako fakturak atalera sartu behar da. Aurretik, gastua jarduerari atxikitako ondasun bati lotuta dagoenez, ondasuna erregistratuta egon behar da Jarduerari atxikitako ondasunak eta inbertsio-ondasunak kapituluan. Kasu honetan, energia elektrikoaren gastua gastu kengarria izango bada, jarduera egiten den lokalari lotuta egon behar da.

Gorria dauden eremu hauek bete behar dira:

Datu orokorrak
  1. Eragiketa mota: "A" Faktura duten gastuak/erosketak/bestelako eragiketak.
  2. Erregistro mota: "A" faktura.
Identifikazio-datuak (hornitzailearenak eta fakturarenak)
  1. Aitortutako hornitzailearen identifikazio-gakoa: (1) IFZ bati dagokio.
  2. Aitortuaren IFZ: A95554630; Aitortuaren izen-abizenak edo sozietate-izena: Iberdrola
  3. Fakturaren edo frogagiriaren identifikazioa: "urtarrilaren hilabete"; Bidalketa-data: "31/01/2015"; Jasoketa data: "2015/02/05 "
Datu ekonomikoak
  1. Aukeratzen ditugu Jarduera, KPOko kontua: 628 Hornidurak, eta Ondasuna.
  2. Betetzen duitgu: Gastuaren zenbatekoa: 121,00 BEZaren oinarria: 100,01 BEZaren tasa: %21

Gastuen eta jasotako fakturen kapitulua

2. Euskaltelen faktura erregistroa

Telefoniako faktura bat erregistratzeko, adibidez 2015ko urtarrileko telefonoen fakturaren -2015eko urtarrilaren 2an- baina, jaso du 2015ko otsailaren 5ean, Gastuak eta jasotako fakturak atalera sartu behar da. Aurretik, gastua jarduerari atxikitako ondasun bati lotuta dagoenez, ondasuna erregistratuta egon behar da Jarduerari atxikitako ondasunak eta inbertsio-ondasunak kapituluan. Kasu honetan, telefoniako gastua jarduerari atxikitako telefonoekin lotuta egon behar da.

Hainbat ondasuni dagozkien gastuak biltzen dituzten fakturak ahalik errazen erregistratzeko, programak aukera ematen du ondasun guztiak inbertsio-ondasunen kapituluan batzeko eta gero gastua multzoarekin lotzeko. Ondasun guztiak multzo batera ekarri ezean, erregistro bat egin beharko litzateke sakelako telefonoaren inguruko gastuetarako eta beste bat telefono finkoaren inguruko gastuetarako.

Gorrian dauden eremu hauek bete behar dira:

Datu orokorrak
  1. Eragiketa mota: "A" Faktura duten gastuak/erosketak/bestelako eragiketak.
  2. Erregistro mota:"A" faktura.
Identifikazio-datuak (hornitzailearenak eta fakturarenak)
  1. Aitortutako hornitzailearen identifikazio-gakoa: (1) IFZ bati dagokio; Aitortuaren IFZ: A48766695; Aitortuaren izen-abizenak edo sozietate-izena: Euskaltel
  2. Fakturaren edo frogagiriaren identifikazioa: 2015 urtarrila; Bidalketa-data: 2015/01/31 eta Jasoketa data: 2015/02/05
Datu ekonomikoak
  1. Aukeratu behar dugu: Jarduera: KPOko kontua: 629 Beste zerbitzu batzuk eta ondasuna
  2. Bete behar dugu: Gastuaren zenbatekoa: 80,62 BEZaren oinarria: 66,63 BEZaren tasa: %21.

Gastuen eta jasotako fakturen kapitulua

3. Eragiketa ekonomikoen erregistro-liburuaren idazpen bat kopiatzea

KOPIATU: badagoen erregistro batean kokatuta, horren datu eurak dauzkan beste erregistro bat sortu. Sortutako erregistroan behar diren aldaketak egin daitezke gorde baino lehen. Aukera hau oso baliagarria da bezero baten beste erregistro bat egon behar denean, datu guztiak kopiatu eta behar direnak aldatu besterik ez dago eta: fakturaren identifikazioa, data eta zenbateko ekonomikoa.

Adibiez Telefono faktura kopiatu:

  1. Gastuak eta jasotako fakturak atalera sartu behar da, erregistro batean kokatuko dugu eta kopiatu botoia klikatuko dugu
  2. kopiatu

  3. Euskaltel urtarrilaren faktura kopiatuko da eta beste erregistro bat sortu. Sortutako erregistroan behar diren aldaketak egin daitezke gorde baino lehen, fakturaren identifikazioa, data eta zenbateko ekonomikoa.
  4. telefonoa

4. Erantzukizun zibil-aseguruaren prima erregistroa

Aseguru-prima baten ordainagiri bat erregistratzeko (adibidez zenbatekoa 2.000€ eta jasota 01-07-2015) Gastuak eta jasotako fakturak atalera sartu behar da. Gorrian dauden eremu hauek bete behar dira:

Datu orokorrak

Eragiketa mota: "B" Fakturarik behar ez duten gastuak/erosketak/bestelako eragiketak (adibidez nomina)

Identifikazio-datuak (hornitzailearenak eta fakturarenak

Fakturaren edo frogagiriaren identifikazioa: Erantzukizun zibil-asegurua; Eragiketa eguna: 2015/06/30

Datu ekonomikoak
  1. Aukeratu behar dugu Jarduera eta KPO kontua: 625 Aseguru-primak
  2. Bete behar dugu Gastuaren zenbatekoa: 2.000,00

Erantzukizun zibil-asegurua

5. Autonomoen kuota baten ordainagiri bat erregistratu

Autonomo kuota baten ordainagiri bat erregistratzeko Gastuak eta jasotako fakturak atalera sartu behar da. Gorrian dauden eremu hauek bete behar dira:

Datu orokorrak

Eragiketa mota: "B" Fakturarik behar ez duten gastuak/erosketak/bestelako eragiketak (adibidez nomina)

Identifikazio-datuak (hornitzailearenak eta fakturarenak)
  1. Fakturaren edo frogagiriaren identifikazioa: Autonomo ekaina 2015;
  2. Eragiketa eguna: 2015/06/30
Datu ekonomikoak
  1. Aukeratu behar dugu Jarduera eta KPO kontua: 642 Empresa kargurako gizarte asegurantza
  2. Bete behar dugu Gastuaren zenbatekoa: 175,00

autonomoen kuota

6. Bulego-materiala Euro tinta SL.ko fakturako erregistroa

Toner fakturak erregistratzeko adibidez 2015eko ekainako batean dagokiona, baina, jaso du 2015ko uztailaren 14ean; zenbatekoa, guztira: 121,00€; zerga-oinarria: 100,00€; BEZaren tasa: 21%. Gastuak eta jasotako fakturak atalera sartu behar da. Aurretik, gastua jarduerari atxikitako ondasun bati lotuta dagoenez, ondasuna erregistratuta egon behar da Jarduerari atxikitako ondasunak eta inbertsio-ondasunak kapituluan. Kasu honetan, energia elektrikoaren gastua gastu kengarria izango bada, jarduera egiten den lokalari lotuta egon behar da.

Gorria dauden eremu hauek bete behar dira:

Datu orokorrak
  1. Eragiketa mota: "A" Faktura duten gastuak/erosketak/bestelako eragiketak.
  2. Erregistro mota: "A" faktura.
Identifikazio-datuak (hornitzailearenak eta fakturarenak)
  1. Aitortutako hornitzailearen identifikazio-gakoa: (1) IFZ bati dagokio.; Aitortuaren IFZ: 14210318k; Aitortuaren izen-abizenak edo sozietate-izena: EURO TINTA S.M.
  2. Fakturaren edo frogagiriaren identifikazioa: "TONER"; Bidalketa-data: "2015/06/01"; Jasoketa data: "2015/07/14"
Datu ekonomikoak
  1. Aukeratzen ditugu Jarduera, KPOko kontua : 629 Hornidurak, eta Ondasuna
  2. Betetzen duitgu: Gastuaren zenbatekoa: 121,00 BEZaren oinarria: 100,01 BEZaren tasa: %21

Bulego-materiala faktura erregistroa

7. Solred-ek gasolinarenen faktura erregistroa

Gasolina-horniduren fakturak erregistratzeko 2015-01-31 datarekin eta 205-02-05 jasota, zentabteko guztira 830,07 BEZ barne %21. Aurretik, gastua jarduerari atxikitako ondasun bati lotuta dagoenez, ondasuna erregistratuta egon behar da Jarduerari atxikitako ondasunak eta inbertsio-ondasunak kapituluan. Kasu honetan, gasolina-gastua gastu kengarria izango bada, jarduerari atxikitako turismoari lotuta egon behar da.

Kasu honetan turismoaren %50 dago atxikita jarduerari, eta ondorioz erregaiaren gastuaren %50 da kengarria. Beraz, bai PFEZen, bai BEZean “Balioa eskuz idatzi” eta “Kuota kengarria eskuz idatzi” markatu behar dira eta gero kopuruak jarri

Gorria dauden eremu hauek bete behar dira:

Datu orokorrak
  1. Eragiketa mota: "A" Faktura duten gastuak/erosketak/bestelako eragiketak.
  2. Erregistro mota: "A" Faktura.
Identifikazio-datuak (hornitzailearenak eta fakturarenak)
  1. Aitortutako hornitzailearen identifikazio-gakoa: (1) IFZ bati dagokio; Aitortuaren IFZ: A79707345; Aitortuaren izen-abizenak edo sozietate-izena: Solred.
  2. Fakturaren edo frogagiriaren identifikazioa: A/2014/16265; Bidalketa-data: 2015-01-31 ; jasoketa data: 2015-02-05
Datu ekonomikoak
  1. Aukeratzen dugu: Jarduera; KPOko kontua: 628 Hornidurak; Ondasuna: Garraiobideak
  2. Betetzen dugu: Gastuaren zenbatekoa: 830,07 Gastua PFEZerako: 415,04 BEZaren oinarria: 686,01 BEZaren tasa: %21.

Gasolinarenen faktura erregistroa

8. OHZren ordainagiria erregistroa

OHZren ordainagiria erregistratzeko (adibidez jasotako 2015-11-30 eta 350€ zenbatekoa, gainera higiezina %13 jarduerari atxikita dago) Gastuak eta jasotako fakturak atalera sartu behar da. Aurretik, gastua jarduerari atxikitako ondasun bati lotuta dagoenez, ondasuna erregistratuta egon behar da Jarduerari atxikitako ondasunak eta inbertsio-ondasunak kapituluan. Kasu honetan, OHZren gastua gastu kengarria izango bada, jarduera egiten den lokalari lotuta egon behar da.

Kasu honetan lhigiezinaren %13 dago atxikita jarduerari, eta ondorioz OHZ gastuaren %13 da kengarria. Beraz, PFEZen, “Balioa eskuz idatzi”markatu behar da eta gero kopuruak jarri

Gorrian dauden Eremu hauek bete behar dira:

Datu orokorrak

Eragiketa mota: "B" Fakturarik behar ez duten gastuak/erosketak/bestelako eragiketak (adibidez nomina)

Identifikazio-datuak (hornitzailearenak eta fakturarenak)

Fakturaren edo frogagiriaren identifikazioa: OHZ 2015; Eragiketa-data: 2015/11/30

Datu ekonomikoak
  1. Aukeratuko ditugu Jarduera eta KPOko kontua: 631 Beste zerga batzuk eta Ondasuna
  2. Gastuaren zenbatekoa: 350,00 Gastua PFEZerako: 45,50 =0,13*350,00

OHZ

9. Higiezina-aseguruaren prima erregistroa

Aseguru-prima baten ordainagiri bat erregistratzeko (adibidez zenbatekoa 500 € eta jasota 30-06-2015) Gastuak eta jasotako fakturak atalera sartu behar da. Aurretik, gastua jarduerari atxikitako ondasun bati lotuta dagoenez, ondasuna erregistratuta egon behar da Jarduerari atxikitako ondasunak eta inbertsio-ondasunak kapituluan. Kasu honetan lhigiezinaren %13 dago atxikita jarduerari, eta ondorioz OHZ gastuaren %13 da kengarria. Beraz, PFEZen, “Balioa eskuz idatzi”markatu behar da eta gero kopuruak jarri.

Gorrian dauden eremu hauek bete behar dira:

Datu orokorrak

Eragiketa mota: "B" Fakturarik behar ez duten gastuak/erosketak/bestelako eragiketak (adibidez nomina).

Identifikazio-datuak (hornitzailearenak eta fakturarenak)

Fakturaren edo frogagiriaren identifikazioa: Aseguru 2015 ; Eragiketa eguna: 2015/06/30.

Datu ekonomikoak
  1. Aukeratu behar dugu Jarduera eta OHZ kontua: 625 Aseguru-primak
  2. Bete behar dugu Gastuaren zenbatekoa: 500,00 Gastua PFEZerako: 65,00=0,13*500

Higiezina-aseguruaren prima erregistroa

10. Auto-aseguruaren prima erregistroa

Aseguru-prima baten ordainagiri bat erregistratzeko (adibidez zenbatekoa 500 € eta jasota 30-06-2015) Gastuak eta jasotako fakturak atalera sartu behar da. Aurretik, gastua jarduerari atxikitako ondasun bati lotuta dagoenez, ondasuna erregistratuta egon behar da Jarduerari atxikitako ondasunak eta inbertsio-ondasunak kapituluan. Kasu honetan autoaren %50dago atxikita jarduerari, eta ondorioz aseguru gastuaren %50da kengarria. Beraz, PFEZen, “Balioa eskuz idatzi”markatu behar da eta gero kopuruak jarri.

Gorrian dauden eremu hauek bete behar dira:

Datu orokorrak

Eragiketa mota: "B" Fakturarik behar ez duten gastuak/erosketak/bestelako eragiketak (adibidez nomina).

Identifikazio-datuak (hornitzailearenak eta fakturarenak

Fakturaren edo frogagiriaren identifikazioa: Aseguru 2015 ; Eragiketa eguna: 2015/06/30.

Datu ekonomikoak
  1. Aukeratu behar dugu Jarduera eta KPO kontua: 625 Aseguru-primak.
  2. Bete behar dugu Gastuaren zenbatekoa: 500,00 Gastua PFEZerako: 250,00=0,50*500.

autoaren asegurua

11. Mutualitateen beharrezko kuota baten ordainagiri bat erregistratu

Mutualitateen kuota (Kengarriak badira indarreko araudiaren arabera) ordainagiri bat erregistratzeko (adibidez zenbatekoa 175€ eta jasota 2015-06-30) Gastuak eta jasotako fakturak atalera sartu behar da. Mutualitateen kuotak ez daude lotuta jarduerari atxikitako ondasunei; beraz, ez dago haien artean erlaziorik ezarri beharrik.

Gorrian dauden eremu hauek bete behar dira:

Datu orokorrak

Eragiketa mota: "B" Fakturarik behar ez duten gastuak/erosketak/bestelako eragiketak (adibidez nomina).

Identifikazio-datuak (hornitzailearenak eta fakturarenak
  1. Fakturaren edo frogagiriaren identifikazioa: ASEGURU 2015.
  2. Eragiketa eguna: 2015/06/3.
Datu ekonomikoak
  1. Aukeratu behar dugu Jarduera eta KPO kontua: 649 Beste Gizarte batzuk.
  2. Bete behar dugu Gastuaren zenbatekoa: 175,00.

MUTUA

6. 140 EREDUAREN AURKEZPEN TELEMATIKOA

Eredua informatibo Liburu-erregistroaren edukiarekin aitorpena den 140 eredua, ekitaldia amaitu ondoren, 140 eredu informatiboari erantsi behar zaio, eta nahitaez, telematikoki aurkeztu behar da, otsailean zehar.

Urte bateko informazioa biltzen duen aitorpen informatiboa hurrengo urteko otsailean zehar aurkeztu behar da, eta aurkeztu ere baliabide telematikoen bidez nahitaez.

140 eredua aurkezteko Bizkaibai , IZENPE, SEA... txartelaren bidez aurkeztu behar da.

Laguntzaren programa medio, bidaliko dugu eredu hau.

  1. Internet liburuko hasierako pantailako behealdean dagoen botoia klikatuko da, eta hurrengoan gauza bera:
  2. BidaliBidali

  3. Fitxategi bat bere bidalketa telematikorako sortzea baimenduko digun hurrengo leihoa agertuko da:
  4. bidali

  5. Behin fitxategia lortuta, Bizkaibai zerbitzutik 140 eredua aurkeztu ahal izango duen zerbitzua lortzeko beste leiho bat agertuko da.
  6. bidali


Itzuli