2014tik aurrera, ekonomia-jarduerak egiten dituzten pertsona fisikoek, errenta-eratxikipenaren araubideko erakundeek, eta Testamentu-ahalordea erabiltzeko zain egonik jarduera ekonomikoren bat egiten duten jarauntsiek liburu bakarra egin eta kontserbatu beharko dute, Eragiketa Ekonomikoen Erregistro Liburua deritzona.
Eragiketa ekonomikoen erregistro-liburuan zergapekoak bere jarduera ekonomiko guztietan egindako eragiketa ekonomiko guztiak agertu behar dira; honela sailkatu behar dira:
Hiruhilekoka bildu behar dira; lehen hiruhilekokoak apirilaren 25a baino lehen egin behar dira, bigarrenekoak uztailaren 25a baino lehen, hirugarrenekoak urriaren 25 baino lehen eta azken hiruhilekokoak hurrengo urteko urtarrilaren 31 baino lehen.
Hala ere, eragiketa batean fakturarik ematen ez bada edo faktura erraztua ematen bada, zergapekoak zazpi eguneko epealdia edukiko du eragiketa egiten denetik liburuan erregistratzeko, baldin eta epealdi hori aurreko idatz-zatikoa baino laburragoa bada.
Urte bateko informazioa biltzen duen aitorpen informatiboa hurrengo urteko otsailean aurkeztu behar da (2014. urteari dagokion Liburua 2015ko ekainaren 30ra arte aurkeztu behar izan da), eta aurkeztu ere baliabide telematikoen bidez nahitaez.
Behar formal honi dagokionez Web orrian www.bizkaia.eus/liburuak informazio osoa daukate. eta laguntza programa deskarga dezakete (programaren deskarga).
Ekitalde baikotzean, bere jarduera ekonomiko guztien datuak sartzen dituen liburua bete behar izango du. Laguntza-programa berria deskargatu behar du, baina aurreko ekitaldiaren erabilgarritasuna zaizkion datuak berreskuratu ahal izango ditu. Programa informatiko bakar hau bitartez 140 modeloa bidali dezake.
Hala ere, Bizkaiko Foru Aldundiak prestatutako Eragiketa Ekonomikoen Erregistro Liburuaren laguntza-programari modulu bat gehitu zaio beste programa informatiko batzuekin sortutako erregistroak Liburura inportatzeko.
Adibideak:
Menu nagusitik kapitulu honetan lehenengoz sartzen denean:
Honako esparru hauetan jarri beharko ditugu datuak:
Honako esparru hauetan jarri beharko ditugu datuak:
Jarduerari lotutako ondasun edo inbertsio-ondasun baten alta erregistratzeko, jarduerari lotutako ondasunen edo inbertsio-ondasunen kapitulura jo behar dugu.
Aribideko ekitaldian erosi bada ondasuna, lehen aipatutako kapitulu horretaz gainera gastuen eta jasotako fakturen kapituluan ere erregistratu beharko dugu gastua.
Faktura honen erregistroa erregistratzeko Sarrerak eta emandako fakturak atalera sartu behar da.
Gorria dauden datuak bete behar dira:
Adibideak:
Energia-horniduren fakturak erregistratzeko adibidez 2015ko urtarrileko energia elektrikoaren horniduraren fakturaren erregistroa, 2015eko urtarrilaren 2an baina, jaso du 2015ko otsailaren 5ean; zenbatekoa, guztira: 121,00€; zerga-oinarria: 100,00€; BEZaren tasa: 21%. Gastuak eta jasotako fakturak atalera sartu behar da. Aurretik, gastua jarduerari atxikitako ondasun bati lotuta dagoenez, ondasuna erregistratuta egon behar da Jarduerari atxikitako ondasunak eta inbertsio-ondasunak kapituluan. Kasu honetan, energia elektrikoaren gastua gastu kengarria izango bada, jarduera egiten den lokalari lotuta egon behar da.
Gorria dauden eremu hauek bete behar dira:
Telefoniako faktura bat erregistratzeko, adibidez 2015ko urtarrileko telefonoen fakturaren -2015eko urtarrilaren 2an- baina, jaso du 2015ko otsailaren 5ean, Gastuak eta jasotako fakturak atalera sartu behar da. Aurretik, gastua jarduerari atxikitako ondasun bati lotuta dagoenez, ondasuna erregistratuta egon behar da Jarduerari atxikitako ondasunak eta inbertsio-ondasunak kapituluan. Kasu honetan, telefoniako gastua jarduerari atxikitako telefonoekin lotuta egon behar da.
Hainbat ondasuni dagozkien gastuak biltzen dituzten fakturak ahalik errazen erregistratzeko, programak aukera ematen du ondasun guztiak inbertsio-ondasunen kapituluan batzeko eta gero gastua multzoarekin lotzeko. Ondasun guztiak multzo batera ekarri ezean, erregistro bat egin beharko litzateke sakelako telefonoaren inguruko gastuetarako eta beste bat telefono finkoaren inguruko gastuetarako.
Gorrian dauden eremu hauek bete behar dira:
KOPIATU: badagoen erregistro batean kokatuta, horren datu eurak dauzkan beste erregistro bat sortu. Sortutako erregistroan behar diren aldaketak egin daitezke gorde baino lehen. Aukera hau oso baliagarria da bezero baten beste erregistro bat egon behar denean, datu guztiak kopiatu eta behar direnak aldatu besterik ez dago eta: fakturaren identifikazioa, data eta zenbateko ekonomikoa.
Adibiez Telefono faktura kopiatu:
Aseguru-prima baten ordainagiri bat erregistratzeko (adibidez zenbatekoa 2.000€ eta jasota 01-07-2015) Gastuak eta jasotako fakturak atalera sartu behar da. Gorrian dauden eremu hauek bete behar dira:
Eragiketa mota: "B" Fakturarik behar ez duten gastuak/erosketak/bestelako eragiketak (adibidez nomina)
Fakturaren edo frogagiriaren identifikazioa: Erantzukizun zibil-asegurua; Eragiketa eguna: 2015/06/30
Autonomo kuota baten ordainagiri bat erregistratzeko Gastuak eta jasotako fakturak atalera sartu behar da. Gorrian dauden eremu hauek bete behar dira:
Eragiketa mota: "B" Fakturarik behar ez duten gastuak/erosketak/bestelako eragiketak (adibidez nomina)
Tinta fakturak erregistratzeko Gastuak eta jasotako fakturak atalera sartu behar da, adibidez 2015eko ekainako batean dagokiona, baina, jaso du 2015ko uztailaren 14ean; zenbatekoa, guztira: 121,00€; zerga-oinarria: 100,00€; BEZaren tasa: 21%. Gastuak eta jasotako fakturak atalera sartu behar da. Aurretik, gastua jarduerari atxikitako ondasun bati lotuta dagoenez, ondasuna erregistratuta egon behar da Jarduerari atxikitako ondasunak eta inbertsio-ondasunak kapituluan. Kasu honetan, energia elektrikoaren gastua gastu kengarria izango bada, jarduera egiten den lokalari lotuta egon behar da.
Gorria dauden eremu hauek bete behar dira:
Gasolina-horniduren fakturak erregistratzeko 2015-01-31 datarekin eta 205-02-05 jasota, zentabteko guztira 830,07 BEZ barne %21. Gastuak eta jasotako fakturak atalera sartu behar da. Aurretik, gastua jarduerari atxikitako ondasun bati lotuta dagoenez, ondasuna erregistratuta egon behar da Jarduerari atxikitako ondasunak eta inbertsio-ondasunak kapituluan. Kasu honetan, gasolina-gastua gastu kengarria izango bada, jarduerari atxikitako turismoari lotuta egon behar da.
Kasu honetan turismoaren %50 dago atxikita jarduerari, eta ondorioz erregaiaren gastuaren %50 da kengarria. Beraz, bai PFEZen, bai BEZean “Balioa eskuz idatzi” eta “Kuota kengarria eskuz idatzi” markatu behar dira eta gero kopuruak jarri
Gorria dauden eremu hauek bete behar dira:
OHZren ordainagiria erregistratzeko (adibidez jasotako 2015-11-30 eta 350€ zenbatekoa, gainera higiezina %13 jarduerari atxikita dago) Gastuak eta jasotako fakturak atalera sartu behar da. Aurretik, gastua jarduerari atxikitako ondasun bati lotuta dagoenez, ondasuna erregistratuta egon behar da Jarduerari atxikitako ondasunak eta inbertsio-ondasunak kapituluan. Kasu honetan, OHZren gastua gastu kengarria izango bada, jarduera egiten den lokalari lotuta egon behar da.
Kasu honetan lhigiezinaren %13 dago atxikita jarduerari, eta ondorioz OHZ gastuaren %13 da kengarria. Beraz, PFEZen, “Balioa eskuz idatzi”markatu behar da eta gero kopuruak jarri
Gorrian dauden Eremu hauek bete behar dira:
Eragiketa mota: "B" Fakturarik behar ez duten gastuak/erosketak/bestelako eragiketak (adibidez nomina)
Fakturaren edo frogagiriaren identifikazioa: OHZ 2015; Eragiketa-data: 2015/11/30
Aseguru-prima baten ordainagiri bat erregistratzeko (adibidez zenbatekoa 500 € eta jasota 30-06-2015) Gastuak eta jasotako fakturak atalera sartu behar da. Aurretik, gastua jarduerari atxikitako ondasun bati lotuta dagoenez, ondasuna erregistratuta egon behar da Jarduerari atxikitako ondasunak eta inbertsio-ondasunak kapituluan. Kasu honetan autoaren %50dago atxikita jarduerari, eta ondorioz aseguru gastuaren %50da kengarria. Beraz, PFEZen, “Balioa eskuz idatzi”markatu behar da eta gero kopuruak jarri.
Gorrian dauden eremu hauek bete behar dira:
Eragiketa mota: "B" Fakturarik behar ez duten gastuak/erosketak/bestelako eragiketak (adibidez nomina).
Fakturaren edo frogagiriaren identifikazioa: Aseguru 2015 ; Eragiketa eguna: 2015/06/30.
Eredua informatibo Liburu-erregistroaren edukiarekin aitorpena den 140 eredua, ekitaldia amaitu ondoren, 140 eredu informatiboari erantsi behar zaio, eta nahitaez, telematikoki aurkeztu behar da, otsailean zehar.
Urte bateko informazioa biltzen duen aitorpen informatiboa hurrengo urteko otsailean zehar aurkeztu behar da, eta aurkeztu ere baliabide telematikoen bidez nahitaez.
140 eredua aurkezteko onartutako ziurtagirian oinarritutako sinadura elektronikoa eduki beharko da
Laguntzaren programa medio, bidaliko dugu eredu hau.