Hemen zaude:
Erroldan alta eman behar du 036 ereduaren bidez, jarduera era eragingarrian hasi eta hilabeteko epearen barruan.
Jardueraren betearazpena hasi ez arren aurretiazko gastuak eta inbertsioak baditu 036 eredu bat aurkez dezake jarduera hasi aurreko alta bat jakinaraziz.
Ereduaren 3. orrian BEZ eta PFEZ araubideak aukeratu behar dituzu. Laburpen honetan ematen den informazioa lagungarri izango duzu alta eredu horretan hautatu behar dituzun aukerak betetzeko.
BizkaiBai Zerbitzua ingurune ziurrean transmisio telematikoa egiteko plataforma da. Horren bitartez, zerga izaerako harremanak gauzatzen dira Ogasuna eta Finantzak Sailaren bitartez, baliabide elektronikoak, informatikoak edo telematikoak erabilita.
BizkaiBai sisteman identifikatzeko hurrengo bitartekoetako bat baino ez duzu eduki behar:
B@Q: identifikaziorako eta sinadura elektronikorako doako zerbitzu bat da, erdi-mailakoa eta erabiltzen oso erraza. Pertsona fisikoentzat baino ez da. Oinarri ditu indetifikatzaile bat (erabiltzailearen NANa/AIZa), itsasontzi-joko bat, pasahitz bat (erraz berreskuratzekoa) eta Izenpe hodeiko ziurtagiri kualifikatu bat. Txartela leku hauetan eska daiteke, eta berehala ematen dute:
Argibide gehiago (nola lortu, nola aktibatu, nola erabili, nola berreskuratu pasahitza...) Izenperen web-orrian.
2016 ekitalditik, pertsona fisikoek, ondasun erkidegoek eta beste entitate batzuek, jarduera ekonomikodunek, Eragiketa ekonomikoen erregistro liburua eraman eta kontserbatu behar dute. Jarduera ekonomikoa ondasun erkidegoen bidez egitekotan, ondasun erkidegoa da liburua egiteko behartuta dagoena, ez pertsona fisikoa.
Eragiketa ekonomikoen erregistro liburu bakar baten erregistratuko ditu bere sarrerak, gastuak, jarduerari atxikita dauden ondasunak, etab. Halaber, euren etekina arrunta den zuzeneko zenbatespenaren modalitatearen bidez ezartzen badute derrigorrez kontabilitatea Merkataritza Kodean ezarri denari doituta eduki behar dute.
140 ereduaren bidez informazioa era telematikoan aurkeztuko du otsailean (aurreko ekitaldiari buruzko datuei dagokienez).
Jarduera ekonomikoetan etekinak lortzen dituzten zergadun guztiek faktura eta horren kopia jaulki eta eman behar dituzte, BEZaren ondoreetarako atxikita dauden araubidea gorabehera. Kasu jakin batzuetan zilegi izango da faktura sinplifikatuak egitea. Faktura sinplifikatuek 2013. urtetik aurrera "tiketak" ordezkatzen dituzte, desagertzen direnak.
Bi araubideren artean aukera dezake: erraztua ala orokorra.
Zure bezeroei jasanarazitako BEZaren eta zure hornitzaileek zuri jasanarazitako jasandako BEZ kengarriaren arteko diferentzia kalkulatu eta, hala denean, ingresatu beharko duzu.
Orokorrean hiru hilero autolikidazioa egin behar duzue Ogasunean (303 eredua); autolikidazio horretan sortutako BEZaren eta kengarria den jasandako BEZaren arteko aldea kalkulatuko duzue.
Jarduera ekonomikoari alta martxoaren 1ean eman dion pertsona bat, BEZaren araubide orokorra aplikatzen zaiona. Lehen hiruhilekoan 3.150 €-ko muntako BEZa jasanarazi du eta 300 €-ko zenbatekoa duen BEZ kengarria jasan du.
BEZagatik ingresatu behar diren kuotak kalkulatzen dira urtero BAOn argitaratzen diren zeinu, indize edo moduluen arabera. 2016. ekitaldian aplikagarriak diren moduluak hauek dira:
Modulua | Definizioa | Unitatea | Unitateko urteko |
---|---|---|---|
1 | Enplegaturiko langileak | Pertsona | 903,46 |
2 | Ibilitako distantzia | 1.000 kilometroa | 8,78 |
Pertsona batek alta jaso du martxoaren 1ean, 3.150 €-ko muntako BEZa jasanarazi du eta 300 €-ko muntako BEZ kengarria jasan du. Ez dauka pertsonal enplegaturik eta 100.000 km ibili du aldi horretan.
310 ereduaren bitartez hasierako hori hiruhilekoetan konturako sarrera bat egingo du (eragiketa arruntengatiko kuotaren % 5) eta 391 ereduan urteko laburpena aurkeztuko du, ingresatu beharko duen kuota moduluen arabera kalkulatuz (hala denean, hainbanatuak) eta egin duen konturako sarrera deskontatuz.
Jarduera ekonomiko baten alta egoeran dauden pertsona fisiko guztiek PFEZaren autolikidazioa aurkeztu behar dute.
Jardueraren etekina kalkulatzerakoan, kalkulu hori egiteko bi modalitate daude, zuzeneko zenbatespen arrunta eta sinplifikatua.
Urtean lortu diren sarreren eta horiek lortzeko eduki diren gastuen arteko kenketaren bidez kalkulatzen da, Sozietateen gaineko Zergan ezarri diren araukekin bat.
Hori kalkulatzeko abiaburua derrigorrezkoak diren kontabilitateko eta erregistroko liburuetan eta agirietan erregistratutako sarreren eta gastuen aitorpen propioa da. Kontabilitatea Merkataritzako Kodearekin bat burutu behar du.
Etekin garbia= Sarrerak – Gastuak ± Ondare aldaketak.
Zuzeneko zenbatespen sinplifikatua: zenbatespen sinplifikatua aukera dezakete euren jardueren multzorako aurreko urtean eta eragiketen bolumenari dagokionez gehienez urtero 600.000,00 €-ko bolumena duten pertsonek.
Zuzeneko zenbatespen arruntaren eta sinplifikatuaren arteko alde nagusia honakoa da: zenbatespen sinplifikatuan ez dira aintzat hartzen narriaduragatiko galerak eta turismo ibilgailuen eta horien atoien, ziklomotoreen eta motozikleten errentamendu, lagapen edo balio-galera gastuen amortizazioak eta amortizazioen kontzeptuengatiko zenbatekoak, eta horren ordez 100eko 10 minoratuko da lortutako etekina.
Beste diferentzia nabarmen bat da zure etekina zuzeneko zenbatespen arruntaren araubidearekin kalkulatzen baduzu kontabilitatea Merkataritzako Kodearekin bat burutu behar duzula.
Adibidea:
Bere jarduerari atxikita ordenagailu bat baino ez duen pertsona; ordenagailua 3.000 €-tan eskuratu zuen. Ekitaldian 15.000 €-ko sarrerak ditu eta gastu kengarriak, amortizazioa aparte utzita, 5.000 € dira. Ordenagailuaren amortizazioa ekitaldian 600 € da.
Aukeratzen duena Zuzeneko Zenbatespen arrunta bada: Sarrerak (15.000 €) – gastuak (5.600 €): Zenbatetsi behar den etekin garbia: 9.400 €
Aukeratzen duena Zuzeneko Zenbatespen sinplifikatua bada: Sarrerak (15.000 €) – gastuak (5.000 €) = 10.000 €. Beste gastu batzuk (10.000 €-ren % 10) = 1.000 €. Zenbatetsi behar den etekin garbia: 9.000 €
Hiruhilero (apirilaren, uztailaren, urriaren eta urtarrilaren 1etik 25era arte) eta 130 ereduaren bidez PFEZren urteroko bere autolikidazio propioaren konturako izaera duten ordainketa zatikatuak ingresatu behar ditu.
Langile kontratatuak baditu edo jarduera ekonomiko bat duten pertsonei atxikipenei lotuta dauden ordainketak egiten baditu, ondoko hauek aurkeztu beharko ditu:
Gainera, bere jarduera alokatutako higiezin baten egiten badu errentatzaileari alogeraren % 19 atxiki behar dio eta ondoko hauek aurkeztu beharko ditu:
Ogasun eta Finantza sailaren web orrian dokumentuan aipatutako zerga-eredu guztiak aurkitu ahal izango dituzu.
Hurrengo esteka aurki ditzakezu inprimakiak eta bere kasuan, haiek egiteko laguntzeko software