Erroldan alta eman behar du 036 ereduaren bidez, jarduera era eragingarrian hasi eta hilabeteko epearen barruan.
Jardueraren betearazpena hasi ez arren aurretiazko gastuak eta inbertsioak baditu 036 eredu bat aurkez dezake jarduera hasi aurreko alta bat jakinaraziz.
Ereduaren 3. orrian BEZ eta PFEZ araubideak aukeratu behar dituzu. Laburpen honetan ematen den informazioa lagungarri izango duzu alta eredu horretan hautatu behar dituzun aukerak betetzeko.
Esteka honetan egin beharreko izapideari buruzko informazio zehatza izango duzu:
www.ebizkaia.eus helbide elektronikoa da Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa, eta Foru Aldundiak herritarren eskura jartzen du internet bidez era guztietako kontsulta eta izapideak egiteko, betiere informaziorako sarbidean eta jardueren izapideetan segurtasun-berme guztiak egonda.
Horren bitartez, besteak beste, zerga izaerako harremanak gauzatzen dira Ogasuna eta Finantzak Sailaren bitartez, baliabide elektronikoak, informatikoak edo telematikoak erabilita.
Egoitza elektronikora sartzeko, identifikazio elektronikorako bideren bat behar duzu. Esteka honetan kontsulta dezakezu nola lortu, nola aktibatzen diren, nola erabiltzen diren, pasahitza nola berreskuratu eta abar.:
Pertsona fisikoek, ondasun erkidegoek eta beste entitate batzuek, jarduera ekonomikodunek, Eragiketa ekonomikoen erregistro liburua eraman eta kontserbatu behar dute. Jarduera ekonomikoa ondasun erkidegoen bidez egitekotan, ondasun erkidegoa da liburua egiteko behartuta dagoena, ez pertsona fisikoa.
Eragiketa ekonomikoen erregistro liburu bakar baten erregistratuko ditu bere sarrerak, gastuak, jarduerari atxikita dauden ondasunak, etab. Halaber, euren etekina arrunta den zuzeneko zenbatespenaren modalitatearen bidez ezartzen badute derrigorrez kontabilitatea Merkataritza Kodean ezarri denari doituta eduki behar dute.
140 ereduaren bidez informazioa era telematikoan aurkeztuko du otsailean (aurreko ekitaldiari buruzko datuei dagokienez).
Batuzi helduta bazaude:
Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan eraman behar duzu Eragiketa Ekonomikoen Erregistro Liburua, bai betebehar hori arautzen duen araudian ezarritako baldintzetara egokitutako software batekin, bai pertsona fisikoen eta ondasun-erkidegoen, sozietate zibilen eta Errentak ESLEITZEKO ARAUBIDEAN dauden erakundeak (EEAE) beste batzuen EEEL aplikazioa erabiliz (140 eredua).
Batuzi buruzko informazio gehiago:
Jarduera ekonomikoetan etekinak lortzen dituzten zergadun guztiek faktura eta horren kopia jaulki eta eman behar dituzte, BEZaren ondoreetarako atxikita dauden araubidea gorabehera. Kasu jakin batzuetan zilegi izango da faktura sinplifikatuak egitea. Faktura sinplifikatuek 2013. urtetik aurrera "tiketak" ordezkatzen dituzte, desagertzen direnak.
Irailaren 1etik aurrera BATUZ y ticketbai sitema erabili ahal izango duzu "egin zure faktura" aplikazioarekin.
Poner el comodín específico y el ejemplo
Zure bezeroei jasanarazitako BEZaren eta zure hornitzaileek zuri jasanarazitako jasandako BEZ kengarriaren arteko diferentzia kalkulatu eta, hala denean, ingresatu beharko duzu.
Orokorrean hiru hilero autolikidazioa egin behar duzue Ogasunean (303 eredua); autolikidazio horretan sortutako BEZaren eta kengarria den jasandako BEZaren arteko aldea kalkulatuko duzue.
Jarduera ekonomikoari alta martxoaren 1ean eman dion pertsona bat, BEZaren araubide orokorra aplikatzen zaiona. Lehen hiruhilekoan 3.150 €-ko muntako BEZa jasanarazi du eta 300 €-ko zenbatekoa duen BEZ kengarria jasan du.
Araubide sinplifikatua: BEZagatik ingresatu behar diren kuotak kalkulatzen dira urtero BAOn argitaratzen diren zeinu, indize edo moduluen arabera. 2022. ekitaldian aplikagarriak diren moduluak hauek dira:
Modulua | Definizioa | Unitatea | Unitateko urteko |
---|---|---|---|
1 | Enplegaturiko langileak | Pertsona | 4.149,99 |
2 | Ibilgailuen zama | Tona | 388,55 |
Bete behar diren ereduak:
Adibidea:
Pertsona batek alta jaso du martxoaren 1ean, 3.150 €-ko muntako BEZa jasanarazi du eta 300 €-ko muntako BEZ kengarria jasan du. Ez dauka pertsonal enplegaturik eta 3,5 To-eko Ibilgailuen zamako kamio bat dauka.
310 ereduaren bitartez hasierako hori hiruhilekoetan konturako sarrera bat egingo du (eragiketa arruntengatiko kuotaren % 5) eta 391 ereduan urteko laburpena aurkeztuko du, ingresatu beharko duen kuota moduluen arabera kalkulatuz (hala denean, hainbanatuak) eta egin duen konturako sarrera deskontatuz.
Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide sinplifikatuari dagozkion zeinu, indize edo moduluak murriztea.
2020. urtean %20 murrizten da balio erantsiaren gaineko zergaren araubide erraztuko eragiketa arruntak direla-eta sortutako urteko kuota; turismoaren sektoreari, ostalaritzari eta merkataritzari lotutako jardueren kasuan, berriz, ehuneko hori %35 igotzen da. Murrizketa horiek 2021eko ekitaldiko lehen hiruhileko kuotari dagokion konturako sarrera kalkulatzeko ere aplikatuko dira.
Eta balio erantsiaren gaineko zergaren araubide erraztuko eragiketa arruntak direla-eta sortutako urteko kuota kalkulatzeko, ez dira jarduera-aldi gisa konputatuko 2020ko lehen seihilekoan alarma-egoera deklaratuta egon zen egunak, ez eta 2020ko bigarren seihilekoan alarma-egoera deklaratuta egon zein ez agintari eskudunak SARS-COV-2aren ondoriozko egoera epidemiologikoaren bilakaera zuzentzeko hartutako neurrien ondorioz jarduera ekonomikoaren benetako jarduna etenda egon zen egunetan ere.
Bereziki, «soldatapeko langileak», «soldatarik gabeko langileak» eta «enplegaturiko langileak» moduluak zenbatesteko, inoiz ere ez dira lan egindako ordu gisa konputatuko aurreko paragrafoan aipatutako egunak, eta «ibilitako distantzia» eta «energia elektrikoaren kontsumoa» moduluak zenbatesteko, berriz, ez dira konputatuko aurreko paragrafoan aipatutako egunei proportzionalki dagozkien kilometroak eta orduko kilovatioak.
Jarduera ekonomiko baten alta egoeran dauden pertsona fisiko guztiek PFEZaren aitorpena aurkeztu behar dute.
Jardueraren etekina kalkulatzerakoan, kalkulu hori egiteko bi modalitate daude, zuzeneko zenbatespen arrunta eta sinplifikatua.
Urtean lortu diren sarreren eta horiek lortzeko eduki diren gastuen arteko kenketaren bidez kalkulatzen da, Sozietateen gaineko Zergan ezarri diren araukekin bat.
Hori kalkulatzeko abiaburua derrigorrezkoak diren kontabilitateko eta erregistroko liburuetan eta agirietan erregistratutako sarreren eta gastuen aitorpen propioa da. Kontabilitatea Merkataritzako Kodearekin bat burutu behar du.
Etekin garbia= Sarrerak – Gastuak ± Ondare aldaketak.
Salgaien errepidezko garraioaren etekin garbia zuzeneko zenbatespenaren berezi erraztua: Jardueraren etekina eskema honekin bat kalkulatuko da:
Adibidea:
Pertsona bat bere jardueran 65.000 €-ko kaioi bat erabiltzen du. 2015 urtean 30.000€-ko muntako sarrerak ekitaldean izan ditu eta 5.000€-ko muntako gastu kengarriak (amortizazioa kanpo utzita). Ekitaldean kamioiaren amortizazioa 13.000 €-koa da.
ZZ arrunta aukeratzen badu:
Sarrerak (30.000 ) - gastua kengarriak (18.000€) =Etekin garbia 12.000€
Garraiolarientzat ZZ berezi erraztua aukeratzen badu:
Hiruhilero (urtarrilaren 1etik 31ra arte, apirilaren, uztailaren eta urriaren 1etik 25era arte) eta 130 ereduaren bidez PFEZren urteroko bere autolikidazio propioaren konturako izaera duten ordainketa zatikatuak ingresatu behar ditu.
Langile kontratatuak baditu edo jarduera ekonomiko bat duten pertsonei atxikipenei lotuta dauden ordainketak egiten baditu, ondoko hauek aurkeztu beharko ditu:
Gainera, bere jarduera alokatutako higiezin baten egiten badu errentatzaileari alogeraren % 19 atxiki behar dio eta ondoko hauek aurkeztu beharko ditu:
Ogasun eta Finantza sailaren web orrian dokumentuan aipatutako zerga-eredu guztiak aurkitu ahal izango dituzu.
Hurrengo esteka aurki ditzakezu inprimakiak eta bere kasuan, haiek egiteko laguntzeko software