saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa

Ondasun-emateak eta pareko eragiketak

Oro har ondasun-ematetzat jotzen da ondasun gorpuzdunak (energia, gasa, hotza eta gainerako energia motak barne) erabiltzeko ahalmena eskualdatzea.

Bereziki:

  • Higiezinetako obren egikaritzapenak, obra egikaritzen duenak zerga-oinarriaren % 40tik gorako kostua daukaten materialak ematen dituenean.
  • Sozietateentzako ekarpenak, diruzkoak ez direnak.
  • Derrigorrezko eskualdaketak (nahitaezko desjabetzapena).
  • Jabaria erreserbatzeko ituna daukaten salmentak, alokairu-salmenta eta erosteko aukera daukan alokairua (hori gauzatzeko konpromisotik).
  • Komisio-emailearen eta haren izenean jarduten duen komisio-hartzailearen arteko ondasunen eskualdaketak.
  • Produktu informatiko normalizatuen horniketa.
  • Higiezin baten jabetza, erabilera edo gozamena bermatzen duten balioen eskualdaketak.
Ondasun-emateen pareko eragiketak
  • Ondasunen autokontsumoa (partikularrari enpresa edo lanbide ondasuna eskualdatzea, ondasun gorpuzdunak erabiltzeko ahalmena eskualdatzea eta abar).
  • Enpresaburu batek Europar Batasuneko beste estatu batera egindako ondasunen eskualdaketak, enpresaburuak estatu horretan dituen beharrizanei lotzeko.

Itzuli