Erregimen orokorra

Araubide orokorrean, enpresariek edo profesionalek:

  • BEZaren kuotak jasan behar dituzte eskuratzaileei edo hartzaileei egindako salmentengatik edo eskainitako zerbitzuengatik eta Ogasunean sartu behar dituzte derrigorrez.
  • Egiten dituzten eskuraketengatik, beren aldizkako autolikidazioetan kenkaria aplikatzeko eskubidea ematen dieten zenbait kuota jasaten dituzte.

Aurkezten dituzten aldizkako autolikidazioetan, bezeroei aplikatutako BEZa aitortuko dute eta horri hornitzaileei egindako erosketetan eta eskuraketetan jasandako BEZa kenduko diote. Emaitza hori positiboa edo negatiboa izan ahalko da:

Emaitza positiboa bada, Ogasunean sartu beharko da; negatiboa bada, berriz, oro har hurrengo autolikidazioetan konpentsatuko da.

Ekitaldi amaieran aurkeztutako aitorpenean, emaitza negatiboa bada itzultzeko eskatu ahalko da eta bestela, saldo negatiboa konpentsatu ahalko da hurrengo ekitaldietan.


Itzuli