Enpresariak edo profesionalak garatutako jardueretako bakoitzari aplikatuko zaio araubide erraztua, jarduera horiek araubide hori arautzen duen Foru Aginduan bilduta badaude. Agindu horrek beren-beregi biltzen dituen jarduerak independente modura hartuko dira.
Oro har, jarduera horiei lotutako "eragiketa arruntetatik sortutako kuoten" eta "eragiketa arruntek jasandako kuoten" arteko aldeak baldintzatuko du Balio Erantsiaren gaineko Zergaren likidazioa. Ekitaldi horretarako indizeak eta moduluak onesten dituen Foru Aginduak jarduera bakoitzerako zehaztutako gutxieneko kuota izango da sartu beharrekoa.
Ekitaldi bakoitzaren amaieran zehazten da araubide erraztuan Balio Erantsiaren gaineko Zergaren likidazioak izandako emaitza. Hala ere, enpresariak edo profesionalak konturako sarrera egin beharko du hiru hilean behin.
Orokorrako galderak
Urterako BEZren moduluak
Indize eta moduluen definizioak