saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa

Fakturazio-betebeharrak

2013ko urtarrilaren 22an Bizkaiko Foru Aldundiak 4/2013 Foru Dekretuaren bidez (2013-01-01ean ipini zen indarrean) fakturazio-betebeharren araudia onetsi zuen. Onespen hura Europar Batasunak BEZaren sistema bateratuaz eman zuen 2010/45/UE Zuzentarauaren ondorioa izan zen.

Aldaketaren helburu nagusiak ondoko hauek ziren:

  • Subjektu pasiboen zama administratiboak arintzea,
  • paperezko fakturak eta faktura elektronikoak berdin tratatzea,
  • transakzio ekonomikoak erraztea eta agente ekonomikoen segurtasun juridikoa sendotzea arloko arautegiaren aplikazioari begira.

Araudi hau ez da askorik aldentzen aurreko arautegian ezarritakotik; funtsean fakturazio-sistemaren oinarrian bi faktura daude: faktura osoa edo arrunta eta faktura erraztua, tiketen ordezkoa dena; bultzada sendoa eman zaio fakturazio elektronikoari eta beste era batera zehaztu da zer den faktura elektronikoa: formatu elektronikoan ematen eta jasotzen den faktura, enpresa-jardueran edo jarduera profesionalean erabili ohi diren kudeaketa-kontrolen bidez bermatua.

Azkenik, fakturak egiteko epealdia aldatu da kasu jakin batean, hain zuzen ere hartzailea enpresaburua edo profesionala denean: lehen hilabetekoa zen eragiketaren sortzapenetik eta orain faktura eragiketa egin den Balio Erantsiaren gaineko Zergaren likidazioaldia amaitu ondoko hilaren 16a baino lehen egin behar da.

Arautegia:

4/2013 Foru Dekretua, urtarrilaren 22koa (127 KB)


Itzuli