saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa

BEZaren subjektu pasiboen betebehar formalak

BEZaren subjektu pasiboek, zerga horren eraginetarako, betebehar garrantzitsuen moduan, hauek dituzte:

  • Dagokion aitorpena aurkeztea, jarduera hastean, aldatzean eta uztean, egokia den errolda-aitorpena aurkeztearen bidez (036 eredua).
  • Egiten dituzten eragiketen fakturak edo dokumentu baliokideak jaulki eta ematea eta haien kopiak gordetzea.
  • Araudian erregulatutako erregistroak eta kontabilitatea egitea, Merkataritzako Kodean eta kontabilitatearen arloko araudian ezarrita dagoena alde batera utzirik.
  • Autolikidazioak aurkeztea eta zenbatekoa ordaintzea (303, 310…).
  • Aldian behin edo Administrazioak eskatzen duenean informazioa emateko aitorpenak aurkeztea (347, 340, 140, 349… ereduak).
  • Erkidegoan kokatuta ez dauden subjektu pasiboek ordezkaria izendatzea, BEZaren araudiak ezarritako betebeharrak betetzeko (Kanarietan, Ceutan, Melillan edo erkidegoan ezarrita daudenen antzekoak diren elkarren laguntzarako tresnak dituen estatu batean kokatuta daudenek izan ezik).

Itzuli