saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa

Fakturak egiteko eta bidaltzeko epeak

Faktura bat egindakotzat joko da ondasunen hornitzaileak edo zerbitzuen emaileak edo bere kontura ari den hirugarren batek edo, fakturazioa hartzaileak egiten duenean, hartzaileak faktura hartzaileak jasotzeko moduan jartzen duenean. Horrek esan nahi du faktura elektronikoa zuzenean helarazi ahal zaiola hartzaileari, adibidez, posta elektronikoaren bidez edo lotura seguru baten bidez, edo zeharka, zerbitzuen hornitzaile baten edo batzuen bidez, edo hartzailearen esku jartzen dela, edo eskuratzeko aukera ematen zaiola, Interneteko atari baten bidez edo beste edozein metodoren bidez.

Garrantzitsua da ezartzea faktura egindakotzat jotzen den data, ondasunen hornitzaileak edo zerbitzuen emaileak faktura epe jakin baten barruan egiteko betebeharra bete duela eta hartzaileak fakturak gordetzeko betebeharra bete duela egiaztatu ahal izateko.


Itzuli