saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa

Sortzapena

Zergaren sortzapena zergapeko eragiketa egintzat jotzen den unean gertatzen da. Beraz, sortzapena noiz gertatzen den jakitea funtsezkoa da eragiketari aplikatu beharreko karga-tasa finkatzeko, salbuespena bidezkoa den argitzeko, jasanarazitako kuotak zuzentzeko epealdia zehazteko (4 urte), zerga jasanarazteko eskubidea ezartzeko (urtebete) etab.

Legeak sortzapena argitzeko arauak ezartzen ditu; bereizketa hau egiten da: alde batetik, ondasun-emateak eta zerbitzugintzak; bestetik, Batasunaren barruko eskuraketak eta inportazioak.

Ondasun-emateak direla eta, arau orokorrak dio sortzapena gertatzen dela eragiketa egiten denean; salbuespena: ordainketa aurreratua egiten denean, zergaren sortzapena prezioa (osorik edo zati bat) jasotzen den unean gertatzen da (oinarria jasotako zenbatekoa da).

Arauak dio zerbitzugintzetan sortzapena zerbitzua egiten edo gauzatzen denean gertatzen dela.

Batasunaren barruko ondasun-eskuraketetan antzeko ondasunak emantzat jotzen diren unean gertatzen da sortzapena, BEZaren Foru Arauko 75. artikuluan ezartzen denarekin bat etorriz.

Inportazioetan, oro har, zergaren sortzapena inportazio-eskubideena gertatzen den aldi berean gertatzen da, aduanetako legeriarekin bat etorriz.


Itzuli