saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa

Subjektu pasiboa eta subjektu pasiboaren inbertsioa

BEZaren subjektu pasiboak dira enpresaburu edo profesional izanik zerga horren kargapeko ondasun-emateak edo zerbitzuak egiten dituzten pertsona fisikoak zein juridikoak.

Arau orokorrak dio saltzailea edo serbitzuko prestatzea dela subjektu pasiboa, hau da, BEZa jasanarazi eta Ogasunari ordaindu behar diona.

Hala ere, kasu batzuetan subjektu pasiboa zergapeko eragiketa jasotzen duen enpresaburua edo profesionala da. Beraz, ondasun eskuraketa batzuetan eroslea da subjektu pasiboa. Honi subjektu pasiboaren inbertsioa esaten zaio; BEZaren Foru Arauko 84.1 artikuluan arautzen da.

Zerga honen subjektu pasiboak dira zergapeko eragiketak egiten dituzten jarauntsi banatugabeak, ondasun-erkidegoak eta nortasun juridikorik ez eduki arren batasun ekonomikoa edo ondare bereizia diren gainerako erakundeak.


Itzuli