saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa

BEZa zeharkako zerga da, ondasunen eta zerbitzuen kontsumoaren gainekoa; ondoko eragiketa hauek kargatzen ditu:

  • Enpresaburuek eta profesionalek euren jardueran egiten dituzten ondasun-emateak eta zerbitzuak.
  • Batasunaren barruko ondasun eskuraketak (BBOE); gehienak enpresaburuek eta profesionalek egiten dituzte, baina norbanakoek ere egin ditzakete (ibilgailu berriaren eskuraketa Batasunaren barruan).
  • Ondasun inportazioak, nornahik eginak (enpresaburuek, profesionalek zein norbanakoek).

Oro har, BEZaren subjektu pasiboak enpresaburuak eta profesionalak izaten dira, beraiek bete behar baitituzte zergaren betebehar materialak eta formalak, baina, hala ere, zergaren karga jasaten dutenak ondasunen azken kontsumitzaileak dira.

Zergaren izaera eta aplikazio-eremua. Zergaren ordainarazpena


Itzuli