saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa

Prestazioak edo erreskateak kapital gisa. Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01

Kontingentzia bakoitzagatik jasotzen den lehenengo kapital-prestazioa norberaren lanaren etekina da eta %60 integratu ahal da, 300.000 €-ko mugarekin. Hortik gorakoa osorik (%100) integratu behar da.

Oharrak:

  • Ehuneko hau aplikatzeko ezinbestekoa da lehen ekarpenetik urte bi baino gehiago izatea; salbuespena: elbarritasun eta mendekotasuneko prestazioetan ez da beharrezkoa aldi hori pasatuta egotea. Ehuneko hau kontingentziaren ondoriozkoa da, eta ez, ordea, aurreikuspen-sistemaren ondoriozkoa (BGAE, pentsio-planak, mutualitateak, etab.).
  • Estalitako kontingentzietatik edozeinen ondoriozko prestazioa kobratu ahal badu (adibidez, erretiroa, iraupen luzeko langabezia edo baliaezintasuna), ezinezkoa da adieraztea jasotako zenbatekoak borondatezko bajaren ondorioz eskuratu direnik (10 urteko antzinatasuna).
  • Ekarpenak egiten diren ekitaldi berean kapital-erreskateak ere egiten badira erretiroagatik edo nork bere borondatez, benetan integratzen diren prestazioen zenbatekoa murriztu daiteke gehienez. Salbuespena: mutualitateetara, enpleguko pentsio-planetara, enpresen aurreikuspen-planetara eta enpleguko BGAEetara egindako ekarpenak.
  • Jasotako lehen kopurutzat hartuko da 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera lortzen den lehenengoa, aurretik prestazio edo kopururen bat jaso arren eta haiei aplikatutako zerga-tratamendua gorabehera, 6/2006 Foru Arauaren itzalpean (175/2013 Foru Dekretua, xedapen gehigarri bakarra).

Indarrean dagoen arautegia

PFEZaren 13/2013 Foru Arauaren 19. artikulua (552 KB).

175/2013 Foru Decretuaren Xedapen gehigarri bakarra (1,1 MB)


Itzuli